Kepa Errasti aktoreak hiria hezurmamituko du, hiriaren ahotsa eta konplexutasuna. Pertsonaia eta kantariaren rolak nahastuko ditu eta hainbat gertakariren testigu izango da: Eusebioren bakardade-pausuak entzungo ditu, itsusi sentitzen zen Karolaren ispiluari begiratuko dio, belaunaldi oso baten esperantza etsiak nola idazten diren ikusiko du…
Guztia girotzeko zuzeneko musika, argiztapen berezia eta bideo- zein argazki-proiekzioak izango dira taula gainean.

