ARTE ESZENIKOAK
Testua: Jonan Hernández

ZAZPI ALDIZ ELUR (TANTTAKA)
Tanttaka
Mikel Laboaren kantuak, hegan berriz ere
2015-03-16
Mikel Laboa handiaren jenialtasuna, izaera, pentsamendua, poesia eta kantuak dira eszenatokian bost artista bikain biltzen dituen ikuskizunaren arima. Bernardo Atxagak eta Mireia Gabilondok sortu dute barnera biltzera eta gozatzera gonbidatzen duen muntaia, euskal kulturaren mitoa gogoan.

 

Arrazoi ugari daude 'Zazpi aldiz elur' ikusteko, Tanttaka konpainiak Mikel Laboaren oroimenez sortu duen ikuskizuna. Batetik, euskal kulturaren sortzaile ahaztezinarenganako miresmena. Bestetik, ikuskizuna sortu duten artistek egindako ekarpenak: Iñaki Salvador pianistaren musika, Bernardo Atxaga idazlearen testua, Mireia Gabilondo eta Kike Díaz de Radareren zuzendaritza, Zumetaren irudiak eta Maria Berasarte abeslari donostiarraren ahotsa, etenaldia egin duena fado-abeslari ibilbidean ekoizpen honetan parte hartzeko.

"Poesia, antzerki-eszenaratzea, musika, errespetua, emozioa eta umorea erabiliz, Mikel Laboaren unibertsoan artistikoan barrena abiatu gara ikuskizun honetan", azaldu du Iñaki Salvador pianistak, makina bat kontzertu eta grabaziotan Laboaren laguntzaile hurkoa izan zen musikariak. Maria Berasarteren ahotsaren kalitatea eta epeltasunak beste dimentsio batera daramatzate kantuak, gipuzkoar kantautorearen kantuen 'remake' hutsean erortzeko tentazioa errotik uxatuz aldi berean. Artistaren herabetasunari eta hark txoriekin zituen uneen inguruko berbaldiei buruzko aipamenez josita dago musikak, arteak eta poesiak sortzen duten elkarrizketa.

Batzuek eta besteek miraria obratu dute: Mikel Laboaren kantuek hegan egin dezatela berriz ere.  

 

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
TANTTAKA
Bernardo Atxagak sortu ditu 'Zazpi aldiz elur' ikuskizuneko testuak, Mikel Laboari eskainietako omenaldi eszenikoa. Lan horri... (gehiago irakurri)
TANTTAKA
Mikel Laboa handiaren jenialtasuna, izaera, pentsamendua, poesia eta kantuak dira eszenatokian bost artista bikain biltzen di... (gehiago irakurri)
TANTTAKA
Telmo Iruretak eta Aitziber Garmendiak harreman, sexu eta desgaitasunen inguruko tabuak hautsi dituzte. 'Sexberdinak' (Tantta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago