ARTE ESZENIKOAK
Testua: Andoni Marcos

CABARET (EL MUSICAL DE BROADWAY)
Gira 50 aniversario
Cabaret, Cristina Castañorekin.
2017-03-27
Cristina Castaño izango da Cabaret ikusgarrienaren protagonista, Broadwayko musikalaren 50. urteurrena ospatzen denean. Alejandro Tousek eta Armando Pitak ere hartuko dute parte Jaime Azpilikuetak zuzenduko duen eta arrakasta handia jaso eta gero etorriko den ekoizpen lan handian.

Jaime Azpilikuetak zuzendutako ekoizpen lan ikusgarriak, antzerki musikaleko maisu lan handia den eta 2016. urte honetan bere 50. urteurrena ospatzen duen lanaren magia guztia ekarriko du. Izan ere, lana 1966ko azaroaren 20an estreinatu zen Broadwayko Broadhurst Theatren, Harold Prince mitikoak ekoiztuta eta zuzenduta.

Protagonista Cristina Castaño antzezle bikaina –Sally Bowlesen papera modu paregabean egiten du–, duen Cabaret lanaren muntaketa, bisitatu dituen hirietan arrakasta itzela lortu ondoren helduko da Bilbora. Azpimarratzekoa da Madrilen bizi izandakoa, denboraldiko arrakasta nagusia bilakatuz eta 200.000 ikus-entzule baino gehiagoren txaloak jasoz. Musikaletan ibilbide luzea duten hogei artista inguruk osatzen duten antzezle taldean Alejandro Tous edo Armando Pita bezalako antzezle ezagunak ere ikusiko ditugu.

Generoaren klasiko hori 1966an estreinatu zen Broadwayn, Harold Princeren zuzendaritzapean. Ordutik 50 herrialde baino gehiagotan antzeztu eta 30 hizkuntza baino gehiagora itzuli da. Cabaret antzerki musikalaren historiako izenburu nagusietakoa da, indar dramatikoaren, pertsonaien sakontasunaren eta partituraren kalitatearen ondorioz. Horrez gain, musikalen historiako abesti enblematikoenetako hainbat ditu, “Willkommen”, “Cabaret” edo “Money Money”, besteak beste. Broadwayn lortutako arrakasta benetako fenomeno bilakatu zen, 1972an zinerako egokitu zenean, Bob Fosseren zuzendaritzapean eta Liza Minelliren antzezpen lan ahaztezinarekin.

Cabareti buruz
1931ko Berlinen girotutako musikalak, maldan behera doan munduan bizirik irauteko bihotzak esaten duenari jarraitu behar zaiola erakusten du. Zeremonia Maisu beldurgarri eta dibertigarriak (EMCee) gidatutako Kit Kat Klubek hidra naziaren hazkunde geldiezinaren eta protagonisten (Sally Bowles abeslari ingelesa eta Cliff Bradshaw eleberrigile estatubatuarra) itxurazko eguneroko normaltasunaren arteko bizikidetza erakusten du. Eta baita Fräulain Schneiderren eta Herr Schultzen, fruta negozio emankorraren jabe juduaren, arteko udazkeneko maitasun istorioa ere.

Cabareten lorpen izugarriak
50 urteko etengabeko arrakastan, Cabaret antzezlana 50 herrialde baino gehiagotan antzeztu da, 30 hizkuntza baino gehiagora itzuli da eta 4 belaunaldi baino gehiago liluratu ditu, 30 milioi ikus-entzule baino gehiagorekin. Mundu mailan jasotako sarien zerrenda osoa aipatzea ezinezkoa da, baina 8 Oscar, 12 Tony, 3 Olivier eta 3 Drama Desk sari azpimarratuko ditugu, ospe handiko gutxi batzuk aipatzearren.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
GIRA 50 ANIVERSARIO
Teresa Abarca izango da Cabaret ikusgarrienaren protagonista, Broadwayko musikalaren 50. urteurrena ospatzen denean. Alejandr... (gehiago irakurri)
GIRA 50 ANIVERSARIO
María Adamuz antzezle eta kantaria 50 urte bete eta Broadwayko ikono bihurtu den musikal hilezkorraren moldaketa honetako pro... (gehiago irakurri)
GIRA 50 ANIVERSARIO
‘La que se avecina’ saioa utzi duen Cristina Castaño antzezle galegoa dugu, 50 urte bete eta Broadwayko ikono bihurtu den mus... (gehiago irakurri)
CONSERVATORIO DE DANZA JOSÉ URUÑUELA
Matrikulatu Jose Uruñuela Dantza Kontserbatorioan Zentroa Gasteizen dago, eta maiatz... (gehiago irakurri)
AMURRIO
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
Datorren apirilaren 18an, Durangok Tontolapiko Egunaren laugarren edizioa hartuko du, San Agustin Kulturguneak eta Turismo sa... (gehiago irakurri)
ARRIGORRIAGA
Arrigorriaga umore onaren epizentro bihurtuko da aurten ere, Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdiaren XXIX. edizioa dela eta. Arrigorriaga Clown maiatzaren 9ean, 10n eta 11an izango ... (gehiago irakurri)
IURRETAKO KULTUR ETXEA
Kalez Kale jaialdiak antzerkiz eta umorez beteko ditu berriro Iurretako kale eta plazak, ekainaren 13tik 15era. Zikloak 19. e... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago