LORALDIA
Testua: Kmon

ALPHA (GANSO & CÍA)
GANSO & CIA
Alpha, ametsen mundurako bidaia
2020-11-05
Gorka Ganso clown eta komikoa umoreaz baliatu da, nola ez, gauero lotara joaten garenean, ametsen mundura igarotzean gertatzen zaiguna azaltzeko. 'Alpha' laneko protagonistari fase horretan erasotzen dioten beldurrez eta fantasiez barre egiteko aukera paregabea.

Clownetik abiatuta, heroi (edo antiheroi) anonimo txikiei buruzko istorioak kontatzen dituen konpainia dugu Ganso & Cia. Zalantzaz, beldurrez eta inperfekzioz betetako pertsonaiak dira, gutako edonor bizitzako pasarteren batean izan gaitekeenaren karikaturak. Osagai horiek erabiliz, hainbat pieza sortu ditu; horietako berriena dugu ‘Alpha’, gauero loak hartzen gaituen une horri buruzko bidaia samur eta umoretsua. Gorka Ganso aktorea da antzezlaneko protagonista bakarra (zuzenean jotzen duen pianista batek lagunduta), gauero lotara joan baino lehen errutina berdinak errepikatzen dituen gizon maniatiko baten paperean. Atseden gozoa izan beharko lukeena, gaueko mamuen aurkako borroka bilakatzen da.

Hortik abiatuta, kontakizun samur eta dibertigarria osatu du, musika eta keinua osagai nagusitzat hartuta. Horretan datza, hain zuzen ere, bere lanen alderdirik erakargarriena: korrontez kontra aritzen baita, ekoizpen handietan ez bezala, arimarik gabe ezinezkoa izango litzatekeen artisasu-lana eginaz. Umorea bere ibilbideko ezaugarri nagusietakoa bada ere, jakinarazi behar ez diren intronspekziorako uneak gordetzen ditu ‘Alpha’-k. Emaitza erabat gomendagarria da bertute horiek guztiak baloratzen dituzten ikusleentzat; gutxiengo handia, zorionez

Taldea (Gorka Gansok berak eta Cecilia Paganinik osatutako) San Agustin Kultur Guneko konpainia egoiliarra da baita ere. Elkarlan horri esker sortu da, besteak beste, Topaklown zikloa, 2013tik, 2020an izan ezik, urtero Aste Santu garaian egiten den clown artisten topaleku bihurtu den ekimena.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
GANSO & CIA
Gorka Ganso clown eta komikoa umoreaz baliatu da, nola ez, gauero lotara joaten garenean, ametsen mundura igarotzean gertatze... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago