MUSIKA
Testua: Jonan Hernández

LA GLORIA DE MI MARE (CHONI CÍA FLAMENCA)
Choni Cía Flamenca
JORNADAS DE TEATRO EIBAR ANTZERKI JARDUNALDIAK
Irribarreak flamenko erara
Umorea, dantza eta ironia nahasten dira flamenkoaren izar bati eta haren amari buruzko lan honetan, antzerki-kafearen kulturan inspiratuta dagoena.
Antzerkia, dantza, kantua eta komedia. Baina batez ere, flamenkoa, flamenko asko. Eta ona. Hori guztia ikuskizun bakar batean eta maila goreneko artista-talde batek antzeztua da ‘La Gloria de mi mare’-ren proposamena, iragan mendeko 30eko hamarkadan bizi omen zen kafe-antzokiko dantzari baten eta haren ama bereizezinari buruzko istorio dibertigarri eta artez betea.
“Ikuskizun hau sortzeko Andaluzian ‘Pantojaren ama’ esaten dioguna izan genuen gogoan”, azaldu du Asunción Perez ‘Choni’ dantzariak, konpainia berezi honen arima eta ikuskizunaren protagonista nagusia denak. Horrela sortu zen hark eszenatokian duen kontrapuntua, Gloria (Juanfra Juarez aktorea). Gloriak ezin izan zuen bete eszenatokietako izarra izateko ametsa eta leku guztietara jarraitzen dio alabari, guztia aldrebestuz eta barre-algarak eraginez etengabe. Zuzeneko musikaz arduratzen dira Raul Cantizano (gitarra) eta Alicia Cuña (ahotsa.
Choniren taldeak flamenkoari buruzko ikuspuntu berria eskaintzen digu eta, bereziki, barre egiteko aukera.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
LA DRAMÁTICA ERRANTE
'R&J'-n, Shakespeareren maitasun tragikoa egungo eta bestelako begiradatik berrikusi ... (gehiago irakurri)
BILBAO
TEATRO DEL NOCTÁMBULO
Euripidesetik Senecaraino doan tradizioan oinarritutako tragedia klasikoa dugu 'Jasón y las Furias'. Antonio C. Guijosak zuze... (gehiago irakurri)
LUNA HIENA
Luna Hiena konpainiaren lehen lana dugu 'Cantando bajo las balas', Antonio Alamoren testua, Ane Gabarainek interpretatua. Kab... (gehiago irakurri)
LA MAPATXA TEATROA
La Mapatxa Teatroa konpainiaren lehen lana dugu 'Loreen hizkuntza'. Lorcaren 'Doña Ro... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
HARKAITZ CANO
Harkaitz Canoren eta Ximun Fuchsen ‘Nor naizen baneki’ lanak eszenatokia indusketa sinboliko bihurtzen du, non 'Axut! eta Art... (gehiago irakurri)
LA RED TEATRO
La Red Teatrok 'El encargo' aurkezten du, Juanma Canoren jatorrizko ideian oinarritut... (gehiago irakurri)
ERMUA IURRETA
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago