![]() |
Testua: Jonan Hernández |
Zer egin dezakegu urduritasuna sorrarazten digun gai tragiko baten aurrean? Hari barre egitea. Horixe da hain zuzen ere Chapitô konpainia portugaldarrak ‘Cao que morre no larra’ (Txakur hilak ez du zaunkarik egiten’) antzezlanean, pertsona kutunaren galerari aurre egin behar dion familia bati (aita, ama, semea eta txakurra) buruzko komedia umore beltzez betea bezain absurdoa. "Drama komedia bihurtzen da sarritan eta bi generoak elkarraen ondoan ibiltzen dira", azaldu du Tiago Viegas aktoreak, konpainiako kideetako batek.
Ez da Chapitô-k barre eginarazi digun lehen aldia, normalean ‘La Tempesta’ edo ‘Romeo y Julieta’ bezalakko klasikoen moldaketekin. Oraingo honetan, berriz, erregistroz aldatu du gidoi erabat originala aurkezten dute. Hori bai, ez du galdu konpainiaren zigilu bereizgarria, berezko filosofia duen kolektibo honek "kultura erretagoardia eta abangoardia humanistatzat" jotzen baitu bere burua. Albiste ona antzerkizaleentzat eta eszenatokian zerbait desberdina ikusi nahi duten guztientzat.