MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

WILCO
Zuzeneko aparta
XXI. mendeko rockaren ezinbesteko taldeetako batek zuzenean joko du beste behin, bere jarraitzaile-multzo ugariaren gozamenerako. 'I'm always in love' edo 'A shot in the arm' bezalako klasikoek osatzen dute gaur egungo zuzenekekorik onenetako bat eskaintzen duen taldearen errepertorioa.

Talde estatubatuarrak ohorezko lekua lortu du dagoeneko musikaren unibertsoan. Roots-rock eta countrytik abiatuta, 1994an Uncle Tupelo-ren errautsetatik sortutako banda honek proposamen ezin pertsonalagoa landu eta taxutu du denboraren poderioz, pop-rock trinkoa melodia erakargarriekin eta ondo landutako egokitzapenekin uztartuz. Ikusgarria da Nels Cline gitarrajolearen ekarpena, Jeff Tweedy frontman-aren musikagile-lanari eta ahotsari kontrapuntu bikaina emanez.

Atzean dira musika munduan egindako iraultzak eta berrasmaketak, eta kultuko musikariak izatetik Grammy sariak irabaztera egindako igaroaldia. Horrek guztiak folka, popa, rock and rolla eta esperimentazio handiagoko ariketak egiteko trebatu ditu. Orain, zuzenean aurkeztu behar dute 'The whole love', Chicagon finkatutako musikari hauen hamargarren diskoa, jendaurreko jardun apartetan eskaintzen duten lan milimetrikoaz. Urteko kontzerturik garrantzitsuenetakoa.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
WILCO
Zintzotasunaren eta ondo egindako musikaren sinonimoa izan dugu Wilco 1994. urtetik hona. Jeff Tweedy, taldeko burua, estatub... (gehiago irakurri)
WILCO
Uncle Tupelo desagertu ondoren Jeff Tweedy kide duen taldeak 30 urte beteko ditu laster, nahikoa denbora hasierako country al... (gehiago irakurri)
WILCO
Zintzotasunaren eta ondo egindako musikaren sinonimoa izan dugu Wilco 1994. urtetik hona. Jeff Tweedy, taldeko burua, estatub... (gehiago irakurri)
WILCO
Zintzotasunaren eta ondo egindako musikaren sinonimoa izan dugu Wilco 1994. urtetik hona. Jeff Tweedy, taldeko burua, estatub... (gehiago irakurri)
WILCO
Zintzotasunaren eta ondo egindako musikaren sinonimoa izan dugu Wilco 1994. urtetik hona. Jeff Tweedy, taldeko burua, estatub... (gehiago irakurri)
WILCO
Zintzotasunaren eta ondo egindako musikaren sinonimoa izan dugu Wilco 1994. urtetik hona. Jeff Tweedy, taldeko burua, estatub... (gehiago irakurri)
WILCO
Zintzotasunaren eta ondo egindako musikaren sinonimoa izan dugu Wilco 1994. urtetik hona. Jeff Tweedy, taldeko burua, estatub... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago