MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

MANOLO GARCÍA
Bertsiorik urbanoena
Pintore eta kantautorea, Diego Vasallo eta Aute bezala. Katalanak lehengo indarra mantendu du El Último de la Fila desegin eta 14 urte geroago. Pop poetiko eta flamenkotuaz jendea erakartzen jarraitzen du. Horren isla dira platino hirukoitzeko ‘Los días intactos’ bosgarren albumaren salmentak.

Han-hemenkako erakusketez eta 'El fruto de la rama más alta' liburuaren argitalpenaz pintore lana areagotu zuen arren, katalanak ez du bazterrean utzi kantautore-lana. Gaur egun, zeregin horretan dihardu antzoki eta auditorioetan 'Los días intactos' izenburuko 17. grabazioa (bakarkako bosgarrena) aurkezteko antolatu duen biraren barruan, Los Burros eta El Último de la Fila taldeekin hasitako karrera luzeari jarraipena emanez. Ahotsa dugu oraindik flamenko kutsuko lan poetiko honen ezaugarri nagusia.

Ohi bezala, Garcíak musikagile, moldatzaile eta ekoizlearena egin du berriz ere Los Angelesen grabatutako lan honetan, aurrekoan baino “kantu dexente urbanoagoak” bilduz eta orduko “soinu exotikoagoak bilatu eta esperimentatzeko gogoa” bazterrean utziz. Kantariak bere alderik rockeroentzat jo ditu kantu horiek eta kantaldiaren ardatz gisa erabili ditu, kantu zaharrei egindako “errepaso orekatuarekin” batera, marinel giroan apaindutako oholtzaren gainean eta zazpi musikariren laguntzaz.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Manolo Garcia gaztelaniaz idatzitako musikaren ezinbesteko erreferentea da 80ko hamar... (gehiago irakurri)
FUENGIROLA MADRID CÓRDOBA DON BENITO VAL...

GIRA 2018-2019
Manolo García 1980ko hamarkadatik gaztelaniaz idatzitako musikaren mitoa da. Lirismoa... (gehiago irakurri)
FUENGIROLA MADRID CÓRDOBA DON BENITO VAL...
GIRA 2018-2019
Manolo Garcia gaztelaniaz idatzitako musikaren ezinbesteko erreferentea da 80ko hamar... (gehiago irakurri)
FUENGIROLA MADRID CÓRDOBA DON BENITO VAL...
GIRA 2018-2019
Manolo Garcia gaztelaniaz idatzitako musikaren ezinbesteko erreferentea da 80ko hamar... (gehiago irakurri)
FUENGIROLA MADRID CÓRDOBA DON BENITO VAL...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago