MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

M CLAN
Arenas Movedizas
Soul-rocka, errespetua eta zuzeneko bikaina
Landutako hitzak, soul eta hegoaldeko oihartzunak, rock & rolla eta Carlos Rayaren ekoizpenari lotutako soinu distiratsua. Hori da Arenas movedizas, Murtziako 1993ko jatorrizko taldetik gaurdaino iritsi diren Carlos Tarque kantariaren eta Ricardo Ruipérez gitarrajolearen hamargarren lana.

M-Clan talde murtziarrak sorrerako bi taldekide besterik ez ditu (Carlos Tarque kantaria eta Ricardo Ruiperez gitarrajolea), baina azken lanei esker, lagunen, publikoaren eta kritikaren errespetua berreskuratu du, bereziki irratian behin eta berriz emateko moduko errepika erraza bilatzeko obsesiotik aldendu eta rock kutsuko kantu arinak egiten hasi zenetik. Horien artekoak ditugu 'Arenas movedizas' izenburuko bere hamargarren lanean bildutakoak, soul-rock izaera sendoko apustu berria berresten duena.

Atzean geratu da betiko 90eko hamarkadan publikoa hegoaldeko rockaz eta R&Raz astintzen zuen banda neurrigabekoa, bertoko Black Crowes balira bezala. Eta atzean geratu da 'Llamando a la tierra' doinuaz edota Steve Miller Banden 'Serenade' ezagunaren moldaketaz mamitutako bokazio komertzialeko errepertorioa ere. Orain doinu berriak dira nagusi, ihes eta haustura sentimentalen kronika kantatua, eta rock espaniarrean parekorik ez duen eszenaratzea. Zuzeneko bikaina.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
DELTA TOUR
Errehabilitazioan sakontzeko, talde murtziarrak Nashvillen grabatutako ‘Delta’ albuma kaleratu du, Tarquek kasetei eta Kalifo... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago