MUSIKA
Testua: Jonan Hernández

LA LECHUGA (GLU GLU PRODUCCIONES)
Glu Glu
Irribarrea miseriaren erdian
Glu Glu umorearen esparruan sartu da beste behin Cesar Sierra txiletarrak idatzitako antzezlan honekin, Ameriketan arrakasta handiz antzeztu duten istorioa. Bere ahalbideen gainetik bizi den klase ertaineko familia bat du protagonista.

Egoera tragiko bat eta irribarre gutxi batzuk. Glu Glu konpainiak, salto mortala eginez, barre egitera eta aldi berean negar egitera gonbidatu nahi gaitu Martinez familiaren gorabeherekin. Aitak urteak daramatza egoera begetatiboan, baina honek, familia batu beharrean, hautsi egin du. Patriarkaren urteurrena ospatzeko antolatutako familia-bilera batean, eztabaida gordina piztuko da guztiak arduratzen dituen gai bakarrari buruz: nor arduratuko ote den “letxugaz”.
Víctor Sierra venezuelarraren testu hau arrakastaz taularatu da Estatu Batuetan eta Hegoamerikan. Orain, honaino salto egin du Gorka Aginagalde, Gurutze Beitia, Mari Cruz Melgosa, Galder Perez eta Gabriel Ocina antzezleek osatutako taldearen eskutik. “Ez diegu uko egin barre-algarei; aitzitik, barre-algarak ditugu xede. Umore beltzez betetako tragikomedia da, eta umore beltzak arrakasta handia izan du beti hemen”, adierazi du Aginagaldek.
‘Letxugak’ aukera paregabea eskaintzen digu zirrikitutik begiratu eta klase erdiko familia errespetagarri baten eta gure gizartearen alderik ilunena ikusteko. Haien miseriek, ahoa bete hortz uzteaz gain, barregura ere eragingo digute. Ariketa osasuntsu bezain gomendagarria.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
GLU GLU
Glu Glu konpainiak ipuin klasiko unibertsaletako bat egokitu du garai berrietara. 'Loti Ederrak' berri honetan, Gaizkiñe, sar... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago