MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

IVAN FERREIRO
Berezia, ausarta eta bizia
Bere ibilbidea ez zen amaitu Piratas-en azken kontzertuan, 2003ra arte gidatu zuen pop rock taldea. Galiziar abeslari interesgarriak, eszena independenteko erreferenteak, bakarkako sei disko argitaratu ditu. Berrienak 'Val Miñor - Madrid. Historia y cronología del mundo' du izenburu.

 

Iván Ferreirok Piratas-eko buru gisa eman zuen bere burua ezagutzera, 1992 eta 2004 artean zazpi disko grabatutako taldea. 'Canciones para el tiempo y la distancia' (2005) izan zen artista maitatu, errespetatu eta elkarlanari emana denaren bakarkako lehen lana. Urrutira jo gabe, Julieta Venegasek jarri dio ahotsa 'Alien Vs Predator'-i, 'Val Miñor-Madrid. Historia  cronología del mundo' albumeko abestietako bat. Bere seigarren diskoa da, binilo formatuan ere argitaratu duen lehena.

Vigoko abeslari eta konpositoreak aurrera jarraitzen du bere erritmoan, zaratarik gabe, ahots eta estilo bokal berezian fidaturik. Silabak luzatzea du gustuko eta moldaketa oparoz biltzen ditu, betiere intentsitatearen bila, nahiz lirikaren edo crescendo musikalaren bidez. Egunerokotasunaz elikatzen den artista berezia da eta, hala ere, pop-etik eta rocketik harantz joateko gai da, zein erritmo dantzagarrien  zein zarataren bidez. Espainiar musikako izen handia da dagoeneko. 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kantuaren lubakietan makurtuta, emozioaren teilatuetan oin-puntetan dabilela, Ivan Fe... (gehiago irakurri)
MADRID BILBAO
Pirataseko kantari ohiak bere herriko Golpes Bajos taldearen obra egokitu du ‘Cena re... (gehiago irakurri)
MADRID BILBAO
Kantuaren lubakietan makurtuta, emozioaren teilatuetan oin-puntetan dabilela, Ivan Fe... (gehiago irakurri)
MADRID BILBAO
CENA RECALENTADA
Pirataseko kantari ohiak bere herriko Golpes Bajos taldearen obra egokitu du ‘Cena re... (gehiago irakurri)
MADRID BILBAO
CENA RECALENTADA
Pirataseko kantari ohiak bere herriko Golpes Bajos taldearen obra egokitu du ‘Cena re... (gehiago irakurri)
MADRID BILBAO
CENA RECALENTADA
Pirataseko kantari ohiak bere herriko Golpes Bajos taldearen obra egokitu du ‘Cena re... (gehiago irakurri)
MADRID BILBAO
CENA RECALENTADA
Pirataseko kantari ohiak bere herriko Golpes Bajos taldearen obra egokitu du ‘Cena re... (gehiago irakurri)
MADRID BILBAO
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago