MUSIKA

EL COLUMPIO ASESINO
Rocka, etiketarik gabe

El Columpio Asesino ez da talde erraza musika-kritikarientzat. Ez da erraza ez delako sailkatzen erraza. Kutsu punk-eko rocka eta soinu elektronikoen eragina? Luzeegia etiketa izateko.Baina gauza bat argi dago: Iruñeko talde honek abesti onak sortzen ditu. Onak dira, adibidez, bira honetan aurkezten ari diren ‘Diamantes’ (Mushroom Pillow, 2011) diskoko abestiak.

Estudioko laugarren lan honetan, El Columpio Asesinok aurrekoetan baino soinu sosegatuagoa utzi digu, “arinagoa eta minimalistagoa”, taldeko abeslari Albaro Arizaletaren hitzetan; sonoritate hori zuzenekoetara ere eramaten ari dira. Aipagarria da, adibidez, ‘Toro’, dagoeneko klasiko bihurtu den abestia.

Diskoa entzun ondoren ere, ziur asko ez duzu etiketa egokirik aurkituko. “Hori positiboa eta negatiboa izan daiteke”, azaldu du Arizaletak. “Estiloei buruz hitz egitea arraro samarra egiten zait gaur egun, oso difuminatuta daudelako. Rock garaikideko taldea gara; sortzen zaiguna eta sentitzen duguna egiten dugu”.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
BALLENAS MUERTAS EN SAN SEBASTIÁN
Iuñeko taldeak 'Ballenas muertas en San Sebastián' dakar, pop rock indie dislokatu eta distortsionatu bilduma, post punkaren ... (gehiago irakurri)
ATAQUE CELESTE (2020)
Rock pertsonal eta sailkaezina. Talde iruindarra eszenatokietara itzuli da 'Ataque celeste' aurkezteko, estudioan grabatu due... (gehiago irakurri)
ATAQUE CELESTE (2020)
Rock pertsonal eta sailkaezina. Talde iruindarra eszenatokietara itzuli da 'Ataque celeste' aurkezteko, estudioan grabatu due... (gehiago irakurri)
ATAQUE CELESTE (2020)
Rock pertsonal eta sailkaezina. Talde iruindarra eszenatokietara itzuli da 'Ataque celeste' aurkezteko, estudioan grabatu due... (gehiago irakurri)
BALLENAS MUERTAS EN SAN SEBASTIÁN
Rock pertsonal eta sailkaezina. Talde iruindarra eszenatokietara itzuli da 'Ballenas muertas en San Sebastián' aurkezteko, es... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago