MUSIKA
Testua: Kmon

PLATERUENA KAFE ANTZOKIA
Plateruena
Ateak ixtea erabaki du Plateruena Kafe Antzokiak
2020-10-01
Plateruena kudeatzen duen kooperatibak hartu du erabakia, Covid-19 dela eta ezarritako protokoloek larriagotu egin baitute aretoaren egoera ekonomiko txarra. Abenduaren 31an itxiko da behin betiko Plateruena, bi hamarkadatan zehar zehar euskararen eta kulturaren alde lan handia egin ondoren.

Plateruena Kafe Antzokiak bi hamarkadako ibilbide oparoa bete du eta kultura eragile garrantzitsua izan da urte hauetan guztietan. Aretoak euskararen eta kulturaren aldeko kultura ekimen ugari hartu ditu, hasieratik proiektua sustengatu zuen Berbaro Elkartearen filosofiari fidel. Musikari dagokionez, zirkuituko kontzertu aretorik onenetakoa izan da, sektoreko profesionalek goretsi duten kalitate tekniko eta sonoritate aparta eskainiz. Besteak beste, honako talde hauek igaro dira bertatik: Berri Txarrak, Zea Mays , Izaro, Ken Zazpi, Gatibu, Vetusta Morla, Debbie Harry, Nacho Vegas, Deluxe, Clem Snide, Ssans, Minus- 5.

Aretoa kudeatzen duen Kooperatiba Elkarteak irailaren 29an egindako ezohiko Batzar Nagusian hartu zuten erabakia. “Erabaki hau egoera ekonomikoak behartua izan da: azken urteetan Plateruenak izan dituen zailtasunei COVID19ak ostalaritzari eta kultur arloari eragin dizkien baldintzak gehitu zaizkie, etahorrek ezinezko egin du orain arteko kudeaketa ereduaren iideragarritasunari eustea eta eraikinaren ustapen-epea luzatzeko aukera”, adierazi dute ohar bidez. “Kooperatia deseginda eta eraikinaren ustapena etenda, Durangoko Uddalaren esku geratuko dira,
aurrerantzean, bai azpiegiturak bai etorkizuneko erabilera” erantsi dute.

Jarduera, zifratan

Plateruena Kafe Antzokiak bi hamarkada hauetan zehar bultzatutako ekimenen garrantzia, zenbakitan laburbildu dute. “1.126 bazkide izan gara Plateruena sustengatu dugunak; 877 herritar eta eragileren ekarpenekin ekin genion 2002. urtean, eta ieste 239 gehitu ziren 2014an. 69 profesional izan dira Platerueneko lan-taldearen parte deniora jarraituan. 10.000 kulturgile inguru izan ditugu lanean ekitaldietan: artistak, antolatzaileak, profesionalak, amateurrak, euskaldunak, euskalerritarrak, atzerritarrak. Kultura denon artean egiten dugu. Denon ekimenez, denon lanarekin. Bi hamarkada hauetan itzaletan gelditu izan dena jarri nahi dugu, orain, lehen lerroko fokoen argitan: bazkideen borondatezko lana eta langileen borondate ordainezina. Eskerrik asko. Hamaika milatk gora izan gara Durangoko plateruak. Zorionak zilargin guztioi”.
 

 

 

 

 

 

 

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Badira urte batzuk Pedro Barea (Bilbo, 1949) aktoreak lehen aldiz antzeztu zuela Anto... (gehiago irakurri)
BILBAO
Badira urte batzuk Pedro Barea (Bilbo, 1949) aktoreak lehen aldiz antzeztu zuela Anto... (gehiago irakurri)
BILBAO
Badira urte batzuk Pedro Barea (Bilbo, 1949) aktoreak lehen aldiz antzeztu zuela Anto... (gehiago irakurri)
BILBAO
Badira urte batzuk Pedro Barea (Bilbo, 1949) aktoreak lehen aldiz antzeztu zuela Anto... (gehiago irakurri)
BILBAO
Badira urte batzuk Pedro Barea (Bilbo, 1949) aktoreak lehen aldiz antzeztu zuela Anto... (gehiago irakurri)
BILBAO
Badira urte batzuk Pedro Barea (Bilbo, 1949) aktoreak lehen aldiz antzeztu zuela Anto... (gehiago irakurri)
BILBAO
Inkestas Rock Festival 2025 irailaren 12an eta 13an egingo dute Larrabasterrako Urgit... (gehiago irakurri)
SOPELA
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago