MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

FUEL FANDANGO
Trece Lunas
Indie kluberako zein diskotekarako
Nita kantari kordobarra eta Ale Acosta (Mojo Project) ekoizle kanariarra dira Fuel Fandango, fusioaren eta pop sintetikoaren maila gorenean finkatutako bikotea. Disko musika, funka, flamenkoa, soula eta elektronika nahastu dituzte taldearen bi diskoetan. Dantza egiteko nahasketa.

Ale Costa Dj eta ekoizleak hiru disko grabatu zituen Mojo Projectekin, baina orrialdea pasatu zuen Nita ezagutu zuenean, presentzia eszeniko eta fotogenia handiko abeslaria, estilo jakin bati lotu beharrean ikertzeko sortu zen proiektu baten buru izateko egokia. Hala, bereizgarri duten ausardia hainbat detailetan gauzatzen da, adibidez ukitu flamenkoa eman diotela proposamen musikal sofistikatu eta dantzagarri bati, indie klub batean zein dantzaleku batean sar daitekeen fusio-ariketa. Belarria jarri besterik ez dago soul, erambi, elektronika, pop, rock eta funk zipriztinak entzuteko.

Bikoteak apustu horretan sakondu du 'Trece lunas'-en, Neil Krugen azala duen eta Duncan Millsek ko-ekoitzitako bigarren lana. Bertan bere esentziari eutsi dio heldutasunerako pauso bat emanez aldi berean. NItak berak aitortu duenez, Moloko eta Gossip gisako lagunen eraginak bazterrean utzi ditu konposatzeko orduan, eta oraingoek Beatles, Animals, Supertramp eta Eagles hartzen dituzten bere baitan.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ale Acosta (Mojo Projecteko kide ohia) eta Nita kantariaren arteko bikoteak flamenkoa eta elektronika gisako generoetako osag... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago