MUSIKA
Testua: Jonan Hernández

FULL MONTY (TXINTXAUN KOLEKTIBOA)
TXINTXAUN KOLEKTIBOA
Biluzik berriz ere
Berrizko Txintxaun antzerki kolektiboa eszenatokietara itzuliko da 'The full monty' arrakastatsuaren moldaketa pertsonala eskaintzeko, lana aurkitzeko zailtasunen aurrean striper bihurtzea erabakitzen duen langile ingeles talde baten istorioa.
‘The Full Monty’-k, Robert Carlyle eta Mark Addy protagonista ziuen film apartak, mirari txikia lortu zuen iragan mendeko 90eko hamarkadaren hondarrean: guztiok barre egitea, miseriatik ihes egin nahian beren gorputz batere ez ikusgarriak biluztea erabaki zuen galtzaile-koadrila baten gorabeherez.
Urte batzuk geroago, Txintxaun Kolektiboak, Berrizen antzerki amateurraren sugarrari piztuta uzten dion konpainiak, pelikularen antzerti-moldaketa hau sortzeko ausardia izan du. Istorioaren jatorri zinematografikoari gorazarre egin dio bide batez, filmatutako irudiak hezur-haragizko aktoreen lanarekin nahastuz horretarako.
Txintxaunek zintzotasunez heldu dio erronkari, jatorrizkoari leial zaion baina aldi berean bere sustraietatik hurbil dagoen ‘Full Monty’ sortuz. Eta guztiok berriz barre egitea lortu du.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
TXINTXAUN KOLEKTIBOA
TXINTXAUN KOLEKTIBOA (gehiago irakurri)
'75 puñaladas' umore zentzugabez betetako polizia-komedia da, Martín Giner dramaturgo... (gehiago irakurri)
BERRIZ
TXINTXAUN KOLEKTIBOA
Fernando Torrecillak idatzitako ipuina oinarri hartuta, benetako gertakizun bat antzokira eraman du Txintxaun konpainiak: zir... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago