MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

CANTECA DE MACAO
Muga eta etiketarik gabeko belarri urduriak
Lavapieseko kaleetatik EEBB, Maroko, Bosnia, Costa Rica, Belgika eta Jordaniako eszenatokietara… Halakoxea da Madrilgo talde mestizo honek 2005az geroztik egin duen jauzia, hiriko rocka eta skaren osagaiak eta arabiar kutsu sakona uztartzen dituen rumba-fusio dantzagarriaz.
Bartzelonako Raval-ek ez du konpromisozko eta auzoko fusioaren monopolioa. Lavapiés-ek ere harro-harro esan dezake Canteca de Macao bertako auzokidea dela. Talde honek kaletik aretoetara eta mundu osoko jaialdietara salto egin du, flamenco eta rumbari lotutako osagaiek bateratzen duten kantutegi mestizo eta jaizaleari esker. Muga eta etiketarik gabeko belarri urdurien babesleku bihurtu den talde ugari honen kasuan, ezin ekidinezkoak dira konparazioak, adibidez Ojos de Brujorekin.
Bere emanaldiak festa hutsak dira, erritmo exotiko samarrak eta nahigabea batzen dituen nahasketa dantzagarria. Halakoak ziren duela zazpi urte, autoeditatutako 'Cachai' izeneko lehen albuma plazaratu zutenean, eta halakoxeak dira egun ere, mugako doinuak, kopla-keinuak, aire zingaroak, rocka, reggaea, cumbia eta beste doinu latino batzuk biltzen dituen 'Nunca es tarde' laugarren iraupen luzekoa aurkeztu dutenean. Sarbide libreko kulturaren defentsan, Canteca de Macaok diskografia osoa kosturik gabe deskargatzeko aukera ematen du (http://cantecademacao.net).
 
 

Segur aski asko interesatuko zaizu...
EL ÚLTIMO TRAGO
Lavapieseko kaleetatik EEBB, Maroko, Bosnia, Costa Rica, Belgika eta Jordaniako eszenatokietara… Halakoxea da Madrilgo talde ... (gehiago irakurri)
AMETX
Amorebieta-Etxanon, ekainaren 21etik 23ra, Haizetara Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketa egingo da. Nazioarteko talde onene... (gehiago irakurri)
Kalez Kale jaialdiak antzerkiz eta umorez beteko ditu berriro Iurretako kale eta plazak, ekainaren 14tik 16ra. Dagoeneko 18 d... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago