MUSIKA
Testua: Jonan Hernández

OLATZ SALVADOR
Olatz Salvador
2021-02-11
'Aho uhal' (Airaka, 2021) izeneko lan berria dakar Olatz Salvadorren, 'Zintzilik' (Airaka, 2018) bere lehen lanaren oihartzunari eutsita. Pablo Novoa (Iván Ferreiro, Bebe, Julieta Venegas...) ekoizlearen eragina nabaria da, zuzenean luxuzko taldearekin aurkezten ari den kantuetan.

Ederra. Horrelakoa izan zen ‘Aho uhal’ (Airaka, 2021) Olatz Salvador (Donostia, 1991) abeslari eta konpositorearen bigarren diskoaren aurkezpen-kontzertua. Ikuskizun ederra eskaini zuen, musikari zein eszenografiari dagokienez, Victoria Eugenia Antzokian. ‘Zintzilik’ (Airaka, 2018) lehen lanean azaldutako kalitate musikalari, segurtasuna gehitu dio bere ibilbideko etapa berri honetan.

Lehen disko hura aurkeztu zuenean, hainbat aretotan ikusi genuen Olatz Salvador, besteak beste Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, 2018 Azokari zegokion emanaldi batean. Formatu txikian ere aritu zen Jaboba (baxua) nebarekin batera. Kontzertu horietan guztietan azaldutako freskotasunak harritu gintuen, pop melodia soilak (errespetu osoarekin) jazzie ukituz aberasteko zerabilen berezkotasuna.

Bigarren lan honetan, berriz, erregistro gehiago erabiltzen ditu. Zuzeneko soinua, berriz, aurreko biran baino indartsuagoa eta rockerragoa da. 90 minututan zehar, lehen diskoko kanturik enblematikoenak (Zintzilik, Korapilatzen, Nora, Lokarriak...). Kontzertuak une ederrak utzi zizkigun, adibidez La Mare Kadizeko kantautorearekin batera abestu zuen ‘Mareak’ kantu aparta; abesti horretan bereziki nabariak dira, gure iritziz, Salvadorrek bigarren disko honetan azaldutako dohainak. Gogoangarriak izan ziren, baita ere, Gartxot Unsain eta Idoia Asurmendi musikariekin batera eskainitako duoak.

No nos gustaría finalizar sin un último apunte: aunque ya nos hemos acostumbrado a que las cosas actualmente de otra manera, no está de más subrayar la trascendental aportación que un buen puñado de mújeres han hecho a la música vasca durante los últimos años. Si en el siglo XX el género fue sobre todo, como el brandy, cosa de hombres, todo cambió con la gozosa irrupción de varias y diversas artistas (Anari, Ainara Legardon, Sara Zozaya, Izaro, Maite Mursego, Maite Arbulu...) que han traído nuevoa aires a nuestra escena musical. Son buenas noticias.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
AHO UHAL (2021)
'Aho uhal' (Airaka, 2021) izeneko lan berria dakar Olatz Salvadorrek, 'Zintzilik' (Airaka, 2018) bere lehen lanaren oihartzun... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago