MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

KIKO VENENO
Rumba pop-aren erregearen lan gorena
20 urte dira Kiko Veneno-k 'Echaté un cantecito' kaleratu zuela, 'Joselito, 'Lobo López' eta 'El Mercedes Blando' bezalako abestiak biltzen zituen album gogoangarria. Beraz, hori ospatzea erabaki du diskoa berrargitaratuz eta abesti haiek gogora ekarriz bira berezi batean.

 

Kiko Venenok 'Écha un cantecito' apartari zor dio Rumba Poparen Errege tituluaren zati handia, 1992an argitaratutako diskoak kritikaren zein entzuleen ahobatezko onespena jaso zuen eta. Bertako errepertorioa auzoko super-heroiz eta pertsonaia maitagarriz josita dago, (Joselito eta Lobo Lopez), eta kontu latzei metafora bikainez eta estridentziarik gabe heltzeko bidea eman zioten enpatia, sotiltasuna eta konplizitate lortu zituen artistak. Bere maisu-lana da eta horregatik  zuzeneko emanaldi-sorta baten bidez ospatuko du albumaren 20. urteurrena.
 
Baina Kiko Veneno iraultzailea izan zen arrakastaren gakoa aurkitu baino lehen. 80ko hamarkadan gogoratzen dugu, Frankenstein jantzita 'La bola de cristal' saioan, eta 70ekoan, 'flamenkolikoak' asaldatzen Veneneren errepertorioaz eta Camaron de la Islarekin egindako kolaborazioez. Bera da, adibidez, 'Volando voy'-ren sortzailea.  Kikoren kontzertuan ez duzu hotzik sentituko, ondo pasatu eta irribarre egingo duzu.
 

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kantagintzan egin dituen berrogei urteotan, artista katalanak ironia, surrealismoa, sinpatia, xarma eta iseka landu ditu, pop... (gehiago irakurri)
Kantagintzan egin dituen berrogei urteotan, artista katalanak ironia, surrealismoa, sinpatia, xarma eta iseka landu ditu, pop... (gehiago irakurri)
Kantagintzan egin dituen berrogei urteotan, artista katalanak ironia, surrealismoa, sinpatia, xarma eta iseka landu ditu, pop... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago