MUSIKA
Testua: Jonan Hernández

EGO (EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRA)
EGO
193 musikari gaztek parte hartu dute EGOren entzunaldietan
2020-05-14
Eskatutako errepertorioa bideoz grabatu eta bildatzeko eskatu zien Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) hautagaiei, osasun larrialdia dela eta. 24 titular eta 43 ordezko hautatu dituzte.

Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) aurrera eraman du kide berriak hautatzeko prozesua, sarbide-probak egokitu behar izan baditu ere, osasun larrialdiak eragindako egoera berrira egokitzeko. Hala, 16 eta 27 urte bitarteko 193 gaztek hartu dute parte prozesu horretan. 24 titular eta 43 ordezko aukeratu ditu Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatu eta BBK, Kutxa eta Vital fundazioen babesa duen erakundeak.
Entzunaldiak aurrez aurre ziren gauzatzekoak,  Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian (Musikene),  baina azkenik bertan behera utzi zituzten osasun larrialdia dela eta.

Eskatutako errepertorioa prestatu, bideoan grabatu eta bidali behar izan dute gazteek, egungo egoerara moldatzeko gaitasun handia eta malgutasuna erakutsiz.Bi euskal orkestra sinfonikoetako bakarlariek (BOS eta EOS) osatutako epaimahaiak izan du haien lana aztertzeko ardura,  Estatuko zein nazioarteko orkestra eta erakunde garrantzitsuetako hainbat kiderekin batera, besteak beste London Symphony Orchestra, Vienako Orkestra Filarmonikoa, Suisse Romande, Espainiako Orkestra Nazionala, Reina Sofia Musika Eskola eta  Gran Teatre del Liceuko Orkestra.

Oro har, maila ona erakutsi dute hautagaiek, nahiz eta zenbaitetan proiektatutako soinuaren kalitateak hautemateko zailtasunak izan dituzten epaimahaikideek.

Egoera berrira egokitzeko lanean

Hautagaien ehuneko 60 EAE eta Nafarroakoak dira; ehuneko 53 gizonezkoak dira eta gainerako 47, emakumezkoak. Horietako batzuek, nazioarteko musika ikastegi garrantzitsuetan ari dira ikasten. Salzburgoko Universitat Mozarteum, Anberesko Errege Kontserbatorioa, Londresko Guildhall eta Royal Music School, Kataluniako ESMUC eta Liceuko Goi-Mailako Kontserbatorioa aipatu behar dira horien artean.

Entzunaldiak bukatuta, eta uda honetako topaketa nahiz jardueren antolaketari dagokionez, EGOren talde kudeatzaileak egungo egoera ezohikoari erantzuteko bideak bilatzen dihardu, orkestraren egitekoa gauzatu ahal izateko eta EGO den proiektu zirraragarri honen helburuak betetzeko.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago