MUSIKA
Testua: Jonan Hernández

MORGAN
Morgan, musika zuzenean ikusteko motiboak
2019-01-31
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren ahots eder urratua da Morgan banda madrildarraren osagai nagusia, eta ohiko pop-rock geldi eta trinkoa landuz bigarren diskoa kaleratu du, ‘Air’, hunkigarria, bereziki gaztelania erabiltzen duenean.

Bere ibilbideari so eginez gero (bi Lp besterik ez dute argitaratu), ia talde berria dela esan genezake. Baina grabazioetan transmititzen dutenak eta, bereziki, bere zuzene bikaink gaur egun goza genezakeen talderik onenetakoa dela adierazten dute. Morgan etengabe hazi da ‘North’ (2015) izenburuko autoekoitzitako debuteko albuma kaleratu zuenetik. Talde berezia direla argi utzi zuten orduan Nina ezizenaz ezagutzen den Carolina de Juan abeslariak, Paco Lopez gitarristak, Ekain Elorza bateristak, David Schulthess teklistak eta Alejandro Ovejero baxistak. Hasierako asmo onak berretsi zituzten Air (2018) bigarren diskoarekin. Guztira, 22 kantu izan dira, horietako 20 ingelesez eta gaztelaniaz idatzitako bi harribitxi: ‘Volver’ eta  ‘Sargento de hierro’. Pop-rock, funk eta soulez beteriko konposizio bikainak.

Morganen zuzeneko emanaldiak musikaren artearen ospakizunak dira. Ikuskizun soilak eszenografiari dagokionez, baina gustu onez eta kalitatez beteak. Ekoizpen handien eta pantaila erraldoien garaian (erabat errespetagarria da hori ere, eta besteak beste Azkena Rock jaialdian ikusi dugu taldea), luxua da hau bezalako talde batez gozatzea kontzertu areto eta antzoki ertainetan. Horrelako aretoetan sumatzen da gorputz bakarra bailitzan jotzen duen talde honen magia, narbarmenkeria baztertuz Ninaren ahots zirraragarria ez iluntzeko. Hori guztia alda liteke etorkizunean, irudia soinuari gailentzen zaion formatuetan jotzera behartuko duelako agian taldearen bilakaerak berak. Bien bitartean, formatu honetan gozatuko dugu Morgan.

Guztiak du zentzuna Morganen kontzertuetan. Ekainen pultsu sendoa baterian, David Schulthess-ek teklatuekin sortzen dituen atmosferak, Alejandro Ovejero baxistaren presentzia apal eta dotorea eta Paco Lopezen gitarra distiratsuak. Baita bere ahots-armoniak ere, atal hori ondoen zaintzen duten taldeen artean baitago.

Morganen hirugarren diskoaren zain, orain arte utzi digun aho-gustu onarekin gelditzen gara. Ez ditugu ahaztuko.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
THE RIVER AND THE STONE
Quique Gonzalezekin ospea lortu zuen Nina (Carolina de Juan) kantariaren ahots zakar eztia da Morgan laukote madrildarraren a... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago