MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

THE WATERBOYS
Mike Scott eta William Butler-en olerkiak
Mike Scott eskoziarrak gidatzen du oraindik duela 31 urte sortutako Londreseko banda hau. ‘The hole of the moon’ dugu bere kanturik ezagunena, bere lanak Irlandako folka suspertzen lagundu du, eta bere azken diskoa, ‘An appointment with Mr. Yeats’, William Butler Yeats-en poemetan oinarritu da.
Mike Scott-ek disko pare bat sinatu zuen bere izenaz 90eko hamarkadan, baina berehala ohartu zen hobe zuela ospea ekarri zion bandaren izenari eustea publizitate kontuetarako, hiru bosturtekotan izandako arrakasta gal ez zedin. Horrela, kantari eta kantugile eskoziarrak 2000n Waterboys berresku eta beste dozena erdi bat disko kaleratu du geroztik.
Horrenbestez, Londresen 1981ean sortu zenez geroztik, taldeak estudioan egindako hamar grabazio bildu ditu. Rocka eta folkaren artean mamitutako diskografia honen barruan, elektronikaz baliatu da inoiz ‘Rock in the weary land’ gisako lanetan, eta literatura, filosofia, espiritualtasuna eta itsasoa gida-haritzat erabili izan ditu. Egun, William Butler Yeats-en 14 poema pop eta rock giroan eta folkaren eta psikodeliaren ukituaz biltzen dituen ‘An appointment with Mr. Yeats’ dakarkigu, baina ospakizuna erabatekoa izan dadin, barruko guztia eman beharko duzu ‘The whole of the moon’, boskotearen orain arteko arrakastarik handiena kantatuz.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Badira urte batzuk Pedro Barea (Bilbo, 1949) aktoreak lehen aldiz antzeztu zuela Anto... (gehiago irakurri)
BILBAO

Inkestas Rock Festival 2025 irailaren 12an eta 13an egingo dute Larrabasterrako Urgit... (gehiago irakurri)
SOPELA
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago