MUSIKA
Testua: Kmon

HONDARRIBIAN JAZZ
HONDARRIBIAN JAZZ
James Francies, Viktorija Pilatovic eta Diego Amador, Hondarribian Jazz jaialdiaren lehen edizioan
2022-07-01
Hondarribiak bat egin du jazzaren nazioarteko zirkuituarekin, ekainaren 4tik 10era egingo den ziklo berri honekin. Festibalak, gainera, Europako proiektu gazte onenei eta emakumeek egindako musikari eskainitako bi atal ditu.

Hondarribian Jazzek nazioarteko jazzaren egungo egoeraren ikuspegi eklektikoa eskaintzen du, Itsas Etxea Auditoriumean egingo diren hiru kontzertuek frogatzen duten bezala. Hiru emanaldi programatu dituzte areto horretan:  James Francies, Estatu Batuetako piano-izar gaztea (oraindik); Viktorija Pilatovic kantari lituaniarra  eta Diego Amador piano-jotzaile flamenkoa flamenkoa. Sarrera kobratuko den hiru emanaldi bakarrak izango dira horiek.

Gainerako emanaldiak, guztiak doakoak, Kasino Zaharrean eta Arma Plazan izango dira. Soinu-paleta zabala entzungo da han, Buffaloko (Zarautz) jazz instrumentaletik Madrilgo Cosmosoul taldearen soul koloretsuraino.

Gainera, jaialdiak bi atal interesgarri izango ditu lehen edizio honetan: ‘The New Thing European Jazz’, Europako lau kontserbatorio nagusien proiektu onenekin, eta ‘Woman In Hondarribian Jazz’, emakumeek egindako jazzari buruzkoa, besteak beste Sara Azurza, Sara Mansilla eta Irati Bilbaorekin.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Hondarribiak bat egin du jazzaren nazioarteko zirkuituarekin, ekainaren 4tik 10era egingo den ziklo berri honekin. Festibalak... (gehiago irakurri)
Hondarribiak bat egin du jazzaren nazioarteko zirkuituarekin, ekainaren 4tik 10era egingo den ziklo berri honekin. Festibalak... (gehiago irakurri)
COLOURS
Dantzaria, koreografoa, kantaria, aktorea. Moldaerraztasunaren eredu, Ksenia Parkhatskayak jazz mundua astindu zuen antzinako... (gehiago irakurri)
INTERCONNECTEDNESS
Cabo Verdeko sustrai emankorrei esker, Carmen Souza kantari portugaldarra world musicaren erakusgarri bilakatu da. Entzumena ... (gehiago irakurri)
MIDNIGHT CRISP
Boston eta NYen hezitako Takuya Kuroda tronpetista japoniarrak bere musika aldarrikatzen du eta exotismoetatik harantzago, XX... (gehiago irakurri)
Y DESPUÉS... QUE LE PONGAN SALSA
Mende erdiko karrerarekin, Kanariar Abesti Berriaren aitzindari Caco Senante tenerifearrak dantza eta besarkada eragiten jarr... (gehiago irakurri)
BABY, I'M HOLYWOOD!
Michael Jackson eta Princeren koruak egiten zituen Judith Hill kantari eta konpositore kaliforniarraren ibilbide berezi bezai... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago