MUSIKA

BENITO LERTXUNDI
"Gauzak jaioberri bat bezala ikustea gustatzen zait"
40TIK GORA URTE DARAMATZA MUSIKA SORTZEN, BAINA ORAINDIK HARRITZEKO GAITASUNARI EUTSI NAHI DIO BENITO LERTXUNDIK. KANTUAK IDAZTEKO BESTE BIDERIK EZ DUELA AURKITU AITORTZEN DU 15 DISKOTAN ZEHAR EUSKAL MUSIKA GARAIKIDEKO ORRIALDERIK BIKAINETARIKOAK UTZI DIZKIGUN KANTAUTOREAK.
Galdera. Badira bi urte ‘Itsas ulu zolia’ kaleratu zenuela. Lan horretako kantuak joko dituzu kontzertu honetan?
Erantzuna. Batzuk egongo dira, baina baita lehengo batzuk ere. Gero, tartean beti kantu berriak egiten ari naizen heinean, gustatzen zait horiek ere kontzertuan sartzea. 
G. Kantu berri horiek alda daitezke jendearen erreakzioaren arabera edo hasierako ideiari eusten diozu beti? 
E. Erabat garbia behin ere ez da izaten hasierako ideia. Argi duzu nonbaitetik abiatu behar duzula. Baina gero, ustekabean ibilian-ibilian kantuak aldatu egiten dira. Modu batera estreinatu eta handik hilabete batzuetara, gauzak berdin egiten ari naizelakoan, ez dira jada berdinak. Batzutan inpresioa dut kantuak eskutik eramaten zaituela.
G. Hori entzunda, kantua bizirik dagoela dirudi…
E. Askotan esan dudan gauza da hori. Zenbait aldiz etxean borrokan ari zara kantu batekin eta azkenik konturatzen zara kantuak bere bidea hartu duela. Nire ustez, kantuek badute beren bizitza propioa.
G. Aurreko diskoan itsasorantz jo zenuen. Nondik ari dira sortzen kantu berriok?
E. Asko nire burutapenak dira. Asko begiratzen diot nik gizakiok ditugun zenbait joerari, gure joera kulturalak, ohiturak, tradizioak… Gustatzen zait gauzak jaioberri bat bezala ikustea. Ez da genero erraza. Kantu batean gauzak laburki, iradokizunen bidez oso sintetizatuak adierazi behar dituzu, eta horrek egiten du generoa erraza ez izatea. Bide horretan topo egin nuen asko maite dudan poeta batekin, Fernando Pessoa, eta uste dut bera ere horretan ibilia dela, poema labur batean oso gauza dentsoak esaten dituelako.
G. Gauzak jaioberri bat bezala ikustea gustatzen zaizula diozu. Baina urteetan aurrera egin ahala gero eta zailagoa da hori, ezta?
E. Nire ustez konturatu behar gara gure adimena askozaz ere bizkorragoa dela malgua denean. Gauza batzuk emanak etorri zaizkizu. Baina horiek zalantzan jartzen badituzu, kuestionatzen badituzu, malguago bihurtzen zara. Malguagoa zarenean, konturatzen zara gero eta jaioberriagoa zarela, gauzak lehen aldikoz ikusiko bazenitu bezala. Aurreko erreferentziekin begiratzen diezunean gauzei, berriz, harritzeko gaitasuna galtzen duzu.
G. Nola lortzen da hainbeste urtez jo izan duzun abesti batek zerbait berria iradokitzea entzuleei?
E. Lehengoari lotuta, kantuak era askotara entzuten dira. Haize bat dago haien inguruan eta batzutan haize berritu bat ematen diezu. Azken finean, kontzertuak ospakizun-liturgia bat dira eta hor gu eszenatokira igotzen garenean halako sazerdote-ukitua hartzen dugu.
 

Segur aski asko interesatuko zaizu...
ASKATASUNARI
Benito Lertxundi (Orio, 1946) euskarazko kantagintzaren erakusgarria izan da 1965etik. Moda eta ortodoxietatik ihesi, Orioko ... (gehiago irakurri)
OSPAKIZUN GAUEAN (2018)
Benito Lertxundi (Orio, 1946) euskarazko kantagintzaren erakusgarria izan da 1965etik. Moda eta ortodoxietatik ihesi, 'Ospaki... (gehiago irakurri)
OSPAKIZUN GAUEAN (2018)
Benito Lertxundi (Orio, 1946) euskarazko kantagintzaren erakusgarria izan da 1965etik. Moda eta ortodoxietatik ihesi, 'Ospaki... (gehiago irakurri)
ASKATASUNARI
Benito Lertxundik bere ibilbide osoan ardatz izan duen askatasunaren ideiaren inguruko kanturik ezagunenen hautaketa interpre... (gehiago irakurri)
ASKATASUNARI
Benito Lertxundik bere ibilbide osoan ardatz izan duen askatasunaren ideiaren inguruko kanturik ezagunenen hautaketa interpre... (gehiago irakurri)
OSPAKIZUN GAUEAN (2018)
Benito Lertxundi (Orio, 1946) euskarazko kantagintzaren erakusgarria izan da 1965etik. Moda eta ortodoxietatik ihesi, 'Ospaki... (gehiago irakurri)
OSPAKIZUN GAUEAN (2018)
Benito Lertxundi (Orio, 1946) euskarazko kantagintzaren erakusgarria izan da 1965etik. Moda eta ortodoxietatik ihesi, 'Ospaki... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago