MUSIKA

SU TA GAR
Euskal metalaren ikur eta eredu
Euskal metala irauli eta made in Euskadi heavyaren ezinbesteko erreferentzia bilakatu zen taldeak ‘Ametsak pilatzen’ kaleratu zuen 2011. urtean. Albumak jarraipena ematen dio, Eibarren 1987an hasi eta luzaz goraipatutako karrerari, musikarekiko grina eta gizarte -saldadura uztartuz.

Euskaraz egindako heavy musikak erreferentzia argia dauka: Su Ta Gar. Eibarko talde aitzindari hau da, seguraski, euskal metalean dagoen itzal luzeenekoa. Askotxo dira, duela 25 urtez geroztik Aitor Gorosabel kantari eta gitarrajolea (jatorrizko taldetik 'bizirik' iritsi den bakarra, Xabi Bastida gitarrajolearekin batera) buru duen talde honi sortu zaizkion imitatzaileak, eta gaurdaino argitaratu dituen bederatzi albumetan argi utzi du inspirazioa generoaren klasikoetan bilatzen duela, nu-metal gisako etiketetatik urrun, eta kritika eta erreibindikazio desberdinei lotutako konpromiso politiko eta sozial garbia duela.

‘Ametsak pilatzen’ dugu Su Ta Garren azken lana, Jo Ta Ke Ekoizpenak izeneko beren disketxeak 2011n editatutako grabazioa. Autogestioaren aldeko apustu garbia dugu industria diskografikoaren egungo gainbeheraren erdian. Beren kontzertuetan (900 inguru! dagoeneko), indarra, melodia metalikoak, gitarra-erakustaldiak eta oinarri erritmiko bizi-biziak uztartu ohi dituzte.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
ALARMA
Su Ta Gar talde gipuzkoarra 1987an hasi zen guitarra-kolpeak banatzen. Orain arte, estudioko 12 album argitaratu ditu eta eus... (gehiago irakurri)
MAITASUNARI PASIOA
"MAITASUNARI PASIOA" (gehiago irakurri)
MAITASUNARI PASIOA
KONTZERTU AKUSTIKOA (gehiago irakurri)
MAITASUNARI PASIOA
Su ta Gar, euskal metalaren talde dekanoa, 'Maitasunari Pasioa' diskoa aurkezten ari da bere ibilbidea laburbiltzen duen ' A... (gehiago irakurri)
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazke... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ HONDARRIBIA DONOSTIA-SAN...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago