MUSIKA

RUPER ORDORIKA
Ruper, barru-barrutik
Kantautore gipuzkoarrak ‘Hodeien azpian’ diskoa aurkeztuko du Mugalariekin batera. Arkaitz Miner (gitarra, mandolina eta biolina), Fernando Neira eta Hasier Oleaga lagun, rockaren ikonografiari, lirika poetikoari eta jazzy estiloari lotutako ahots errepikaezineko artista mitikoa datorkigu.
“Nire atetik sartu da, sartu da zure ahotsa / xoko ilunak, xokoak, argitu dituen poza”. ‘Ez beldurrik izan’ kantuaren lehen hitzak dira, Ruper Ordorikaren lan berriak dakartzan kantuetako bat. Diskoak dituen esaldi biribilen artean beste asko aukera genezake, baina hau diskoa osatzen duten hamar abestien erakusgarri egokia izan daiteke. Izan ere, kantautore oñatiarraren aurpegirik barnerakoiena erakusten duen lana dugu ‘Hodeien azpian’, haren ibilbideko hamaseigarrena.
Ordorikak paradisutik kanporatutakoei,  galtzaileei edota bihotz egoskorren bake ezari  kantatzen die, tenpo erdiz eta melodia pausatuez beteriko lanean, hitzen pisua nabarmentzen duten melodiak. Hori guztia betiko lirismoari eutsiz.
Orain betiko bandarekin defendituko ditu kantuok eszenatokian, azken urteotan lagun izan dituen mugalariekin: Arkaitz Miner (gitarra), Fernando Neira (baxua) eta Hasier Oleaga (bateria), berak aitortzen duenez bere abestiei ‘beat berezia’ ematen dion taldea. 

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Konpositorea, poeta aparta, rock urbanoa zein folklorea tarteko dituen erregistro zab... (gehiago irakurri)
PAMPLONA/IRUÑA

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago