MUSIKA
Testua: Kmon

EGO (EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRA)
EGO
EGOk Otoño Soriano jaialdian parte hartuko du lehenengoz
2021-09-15
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte orkestrak; hala nola, Otoño Soriano eta Musikaste jaialdietan agerraldia

Soriako Odón Alonso Auditorian eskainiko du kontzertua EGOk (Euskal Herriko Gazte Orkestrak) irailaren 19an, non kartela konpartituko duen, besteak beste, Espainiako Okrestra Nazionalarekin, Juan Pérez Floristán, Jordi Savall, Celso Albelo edo Farruquitorekin.

EGOren aurkezpena irailaren 19an izango da, goizean (12:30), Odón Alonso Auditorioan eta bere zuzendari artistiko den Rubén Gimenoren zuzendaritzapean. W.A. Mozart eta J. Brahms izango dira egitarauaren protagonistak. Izan ere, Ruben Gimeno zuzendari artistikoaren hitzetan, “maisulana den” Mozarten 12. Serenata eta, “lanketa kontrapuntistiko zoragarria duen” eta Mozart beran inspiratuta dagoen Brahmsen 1. Serenata  interpretatuko du gazte orkestrak.

Iragan urtean abiatutako gestio  taldearen eta kudeaketa eredu berrien ostean, eta pandemiak markatutako urte baten ondoren, EGOk (Euskal Herriko Gazte Orkestrak) testuinguru eta agertoki berrietan hainbat programei aurre egiteko aukera ahalbidetuko dioten egitarau bizi eta handinahi bati egiten ari da  aurre 2021 urte honetan. Betiere, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailetik, kultur proiektu estrategiko honetan jasotzen diren misio eta helburuekin bat eginik; Alegia, orkestra prestakuntza egokia eskaintzea, garapen artistikoa eta giza garapena sustatuko dituen egitura bilakatzea eta mundu profesionalerako sarbidea bultzatzea. Hastapenetik, hau da, 1997tik, BBK, KUTXA eta VITAL Fundazioekin babesa jaso du proiektuak.

Proiektuaren birkokatze eta jarduera beraren dibertsifikazioa eta areagotzea nagusi diren aro berri honetan, maila goreneko nazioarteko  zuzendari eta bakarlariarekin aritu da EGO eta musika jaialdi garrantzitsuetan eskainiko ditu agerraldiak, kalitatearen estandarrak maila gorenera eramanaz eta profesionaltasunaren hastapenera eramanaz.

Sorian aritu ondoren, Musikasten egingo duen agerraldia prestatzen hasiko da gazte orkestra.

 EGOk Otoño Soriano jaialdian parte hartuko du lehenengoz
 EGOk Otoño Soriano jaialdian parte hartuko du lehenengoz

Segur aski asko interesatuko zaizu...
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)

Eskatutako errepertorioa bideoz grabatu eta bildatzeko eskatu zien Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) hautagaiei, osasun l... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago