‘Corazón latino (2002) izan zen Operación Triunfo telebista saioaren sustapena ondoen baliatu zuen artistaren ibilbide distiratsuaren hasiera. Milioitik gora kopia salduta, arrakasta zerrendetako goi postuetan finkatu zen astetan zehar. Geroztik, milioika fan dantzan jarri dituzte ‘Bulería’ edo ‘Ave María!’ bezalako hit-ek.
‘Premonición’ (2006), ‘Sin mirar atrás (2009), ‘Tú y yo’ (2014), ‘Hijos del mar (2016) eta ‘En tus planes’ (2020) albumek osatzen dute jada unibertsala den artista honen curriculuma.

