MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

BERRI TXARRAK
Haria Tour
Energia, poesia eta desenkantuzko talka
Hardcore melodikoa, punk rocka, metala, emoa… Lekunberriko hirukoteak sendotasun melodiko aparta eman die rock-ale bitxi horiei 1994an egindako lehen gitarra-kolpetik. ‘Haria’ da euskal rockaren ikono honek dakarren azken deskarga (zazpigarrena).
Berri Txarrak errepidean barna abiatu da ‘Haria’ izeneko zazpigarren albuma aurkezteko. Aurrerapen gisa, ‘Albo-kalteak’ singlea kaleratu zuen, pop rock melodikoan taxututako zartada, hardcore-oinarri biziak dituena. Horixe da energiaz, poesiaz eta desenkantuz osatutako doinu-talka honen aurkezpen-txartela, betiere lokatzak, koldarren ausartziak, mespretxuaren dinamikak eta ezjakintasunaren kultuak uzten duen estolda, gerra, burezur, oinaze eta erraietako zizareen zaporea islatzeko asmoz.
 
Kalifornian ekoitzita, Ross Robinsonen eskutik (Slipknot, The Cure, At The Drive-In), diskoak Bertolt Brechten poema batean oinarritutako kantua du (‘Makuluak’), eta 'FAQ' abestian Matt Sharpek (Weezer eta The Rentals-eko kide ohia) parte hartu du.
 
Japonia, Taiwan, Nikaragua, Estatu Batuak eta Mexiko dira hirukote nafarrak bisitatu dituen herrialdeetako batzuk. Nazioarteko oihartzun handienetakoa lortu duen euskal talde honek ‘Biladi hadi: hamaika begirada Palestinari, Euskal Herritik’ disko-liburu kaleratu berrian ere parte hartu du.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
IKUSI ARTE TOUR 2019
Jaio. Musika. Hil. Gorka Urbizuk 25 urtez mila kontzertu baino gehiago eman dituen Lekunberriko taldearen bukaera iragarri du... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago