MUSIKA
Testua: Kmon

IPAR ESZENA BIDEA/CAMINO ESCENA NORTE
Camino Escena Norte
CAMINO ESCENA NORTE
Euskal Herriko bost herritik igaroko da Ipar Eszena Bidea
2021-09-22
Arte eszenikoen bitartez egindako kultur trukaketarako proiektua da Ipar Eszena Bidea-ko tartea igarotzen den lekutik: Euskadi, Kantabria, Asturias eta Galizia. Urriaren 18ra arte, Galizia, Asturias eta Kantabriako bost konpainik Arratzu eta Foruan (Bizkaia) haien proiektuak aurkeztuko dituzte, hala nola Hondarribia, Mutriku eta Eibarren (Gipuzkoa) ● Marie Jongh eta Ados Teatroa euskal konpainiek Ruta Jacobeako Ipar Bidea igarotzen den beste herrietan aurkeztuko dituzte emankizunak

Ipar Eszena Bidea  arte eszenikoen protagonista izango da berriz ere hurrengo asteetan. Hirugarren urtez jarraian, Santiago Bideko Ipar Bide historikoa igarotzen den komunitateen arteko trukaketa kulturaleko ekimen honek Euskal Herrian emanaldi desberdinak eskainiko ditu. Emanaldi hauek gaur goizean aurkeztu dira hiriburu bizkaitarreko Rekalde Aretoan.

 

Guztira, Euskadin bost emanaldi desberdin antolatu dira Bizkaiko Arratzun (ostiralean bertan) eta Foruan (igandean), hala nola Hondarribia, Mutrikun eta Eibarren, Gipuzkoan, hurrengo asteburutik aurrera. Izan ere, Ipar Eszena Bideako 3. edizio honetako berrikuntzarik nagusia Eibar arte eszenikoen programaren egoitzen artean sartzea da.

 

Ekimen kulturala kantabriar kornisako arte eszenikoen produktoretako elkarte profesionalek sustatu dute: Eskena (Euskadi), ACEPAE (Kantabria), EscenaAsturias (Asturias) eta Escena Galega (Galizia). Gainera, Ipar Eszena Bideak inplikatutako lau komunitate autonomoetako instituzioa eta gobernuen babesa jaso du,  hala nola, Espainiako Gobernuarena Kultura eta Kirolerako Ministeriorarena INAEM-en bitartez. Euskadiko kasuan, Bizkaia eta Gipuzkoako  Foru Aldundiak dira kultur ekintza honetarako ekarpena egiten dutenak, SGAE Fundazioaz gain.

 

Maila orokorrean, Ipar Eszena Bideko 3. edizio honetan- Vegalsa-Eroskiren babesa duena-  egoitza askok esperientzia errepikatuko dute eta lau komunitate autonomoetan eremu berriak gehituko dira, Iparraldeko Bidea inguratzen duen lurralde guztietan proiektua zabalduz. Guztira, Santiago Bideko Ipar Bidea igarotzen den lau komunitateetako 32 kokapen izango dira,  pasa den astean Galizia, Asturias eta Kantabrian hasi zirenak eta aste honetan Euskadira helduko direnak.

 

Proiektu hau arte eszenikoak erabiliz kultur trukaketa sustatzeko helburuarekin jaio zen Santiago Bideko Iparraldeko Bidea hari eroale hartuta. Hasieratik, 2019an, antzerkia eta dantza betiko eszena zirkuitoetatik atera ditu, kultur ikuskizun hauetara heldu ezin diren herri eta udalerrietako ikusleei aukera emanez. Gainera, edizio bakoitzean aukeratutako konpainiei erraztasuna eman die eremu eta eszenategi berrietara sartzeko haien kreatibitatea garatzeko.

 

Euskadiren aldetik, “Itinerario Constelaciones”en parte hartzeko aukeratutako konpainiak eta ikuskizunak hauek dira (antzerki eta dantza funtzioak elkartzeko proeiktuaren bizkarrezurra): Marie de Jongh konpainia bilbotarra, “Ikimilikiliklik.Mi pequeña” obra eskainiko duena eta Ados Teatroa, Astigarragako (Gipuzkoa) konpainia  “Lloviendo ranas” obra antzeatuko duena.

 

Ipar Eszena Bideko Itinerario Constelaciones-ek Euskadin ikuskizun hauek eskainiko ditu:

 

Ostirala, irailaren 24a  (20,00etan) – Santo Tomás Eliza (Arratzu-Bizkaia). “Recuerdos de Pep Vila eta Adrián Conde”, Adrián Conde Espectáculos (Asturias) konpainia eszenikoa.

Igandea, irailaren 26a (19,00etan) – San Martín de Tours Eliza (Forua, Bizkaia). “La Naturaleza del silencia”, Babirusa Danza (Kantabria) konpainia eszenikoa.

Larunbata, urriaren 21a(19.00etan) – Itsas Etxea Auditorioa (Hondarribia, Gipuzkoa). ‘Abre el ojo’,  A66 Producciones (Asturias) konpainia eszeniako.

Igandea, urriaren 3a (18.00etan) –  Zabiel Kultur Etxea, Mutriku, Gipuzkoa). ‘La Gallina Azul’, Tanxarina (Galicia) konpainia eszenikoarena.

Ostirala, urriaren 8a (20,00 horas) – Coliseo Antzerkia (Eibar, Gipuzkoa) ‘Dreaming Juliet’, Elefante Elegante (Galicia), konpainia eszenikoa

 

Egoitza artistikoak ‘Cruces’ programan

 

Ipar Eszena Bideko ekimenaren beste ardatza Bide Hedatua da, antzerki eta dantzarekin bat doazen ekintza desberdinak barneratzen dituena. Bilatzen dena ikuslearekin bat egiten duen erlazioan programaziorako testuingurua sortzea da, kulturartekotasunen erlazioen sustapena eta parte hartzen duten konpainien arteko sinergia profesionalen garapena. Hala nola, zortzi online bilera antolatu dira komunitate autonomoetako talde desberdinen artean.

 

Horretarako,  funtzio ondorengo bilerak antolatu dira ikusleekin- Euskadiren kasuan, kasu gehienetan sortzaile euskaldunez lagunduta -, tailerrak edo esperientzia trukaketetan oinarritutako kultura ekimena bultzatzen duten erresidentzia artistikoen programa non lau komunitateetako talde eszenikoek parte hartuko duten. Programa honek – “Cruces” izenekoa – konpainien arteko harreman eszeniko, artistiko eta profesionala sustatzeko diseinatua dago.

 

Helburua Euskadi, Kantabria, Asturias eta Galizian zehar espazio  lagunen sarea sortzen da, haien arteko bilerak erraztuko dituzten zazpi egoitzekin lau herrialdeetako konpainia eta sortzaileen lana batzeko. Euskadiren kasuan, erresidentzia artistikoa hurrengo hilabetean, azaroan, izango da Harrobiko Bizkaiko hiriburuaren instalakuntzetan.

 

 

 

 

 

Euskal Herriko bost herritik igaroko da Ipar Eszena Bidea
Euskal Herriko bost herritik igaroko da Ipar Eszena Bidea

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
SALA BBK
BBK ON STAGE zikloaren laugarren denboraldia Bilboko BBK Salara itzuliko da 2024ko martxoaren 23tik aurrera. Zikloaren laugar... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Maika Makovski (Palma de Mallorca, 1983) 'MKMK' bere zazpigarren diskoa aurkezten ari da zuzenean. Bere ibilbidean metatutak... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago