MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

GAEL FAURE
De Silences En Bascules
MUSIKETAN
Eremu-sakonera eta folk ukitua duen chansona
2014-04-08

Kantari frantsesak Nouvelle Star telebista-saioaren laugarren denboraldian parte hartu zuen 2006n. Programa hori Christophe Willem-ek irabazi eta bere herriko salduena bilakatu zuen Pop Idol talent-showaren moldaketa da. Baina Faurek distira txikiagoko karrera izan du, eta 2014a arte itxaron behar izan du bere lehen albuma salgai ikusi arte, 'De silences en bascules' . Bitartean, segurtasuna irabazi eta kideko musikagileengana jo du ondo eratutako disko eder hau egiteko, moldaketa eta giroketa ugarirekin, lanaren itxura xumeak iradokitzen duen baino konplexutasun handiagoarekin eta eremu-sakonera handiko kantuak enfokatuz, zinemako terminologiaren arabera.

Artista honek 14 urte zituela erosi zuen lehenengo gitarra, Louise Attaque taldea ikusi ondoren, eta kantagintza frantsesaren tradizioari gain eginez, ozeanoaz bestaldeko eraginak onartu ditu, zuzeneko jardunean publikoaren arreta erakarri eta zale askoren mirespena eragiten duen folk ukituko soinu iradokitzailea gorpuzteko. 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DE SILENCES EN BASCULES
Kantautore frantziarrak melodia oniriko eta limurtzaile sorta bildu du 'De silences en bascules'-en. Hamaika kantuk osatzen d... (gehiago irakurri)
IONA FYFE
Baladen emozioagatik ezaguna egin den Iona Fyferen soinu beroak Eskoziako landa-eremuaren bukolismo geldoa dakar gogora. Oso ... (gehiago irakurri)
WALKING INTO WHITE
Espainian jaio, USAn hazi eta Irlandako nazionalitatea du, baina Erresuma Batuan bizi da. Konplexutasun hau Dick Gaughan eta ... (gehiago irakurri)
Orain dela gutxi, The Scotsman-ek ‘One to Watch in 2018’ bezala aurkeztu zuen eta BBC Radio Scotland Young Traditional Musici... (gehiago irakurri)
Bere “The Pilgrim” albuma argitaratu zuenean, blues-ahotsa eta interpretazio lakarra erakutsi zizkigun, zeinek ikusarazten zi... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago