MUSIKA

M CLAN
"M Clan-ek makina bat bezala jotzen du"
1993an Murtzian sortutako taldea hegoaldeko rocketik abiatu eta soul-aren geltokira heldu da oraingoz. Jatorrizko kideetatik bi besterik ez dira gelditzen, baina rock and rolla M Clan-ek bezala jotzen duen oso talde gutxi dago Espainian, eta batek ere ez du Carlos Tarque-rena bezalako ahotsik

Galdera. Nolako soinua du zuzenean talde berriak?

Erantzuna. Kontzertu dezente eman dugu disko berria aurkezteko eta makina baten antzera jotzen ari da. Taldea berregituratu egin genuen; ia musikari guztiak berriak dira (Ricardo –Ricardo Ruiperez gitarrista- eta biok besterik ez gara gelditzen lehen formaziotik). Oso ondo jotzen duten eta taldeari arnas berria eman dioten musikari berriak daude. Orain taldea oso ondo uztartuta dago; soinu aparta du.

G. Horrelako aldaketak onak dira arlo pertsonalean zein musikalean?

E. Guri dagokigunez, hala izan da zalantzarik gabe. Talde zerbait bizia da eta beraz birsortu eta arnasa hartu behar du. Urte asko eman genuen elkarrekin jotzen eta energia mailak zertxait behera egin zuen. Orduan Ricardok eta biok erabaki genuen argi utzi behar genuela betidanik guk egin diogula bultza taldeari eta taldearen jabe izan nahi genuela. Kontu delikatua da, asmoa ez zen jendea taldetik botatzea eta, baina eta gauzak argi esatea. Hori positiboa da beti eta garrantzitsuena da taldeak energia ona izan dezala. Eta azkenik hori da kontzertuetara datozenek ikusten dutena.

E. Zuen jatorri musikalera itzuli zaretela esan duzue. Zergatik?

G. Hori esaten dugunean ematen du gustuko ez genituen gauzak egiten ibili garela. Hasieran taldeak soinua jakin bat zuen; gero bila ibili da eta bila jarraitzen du. Orain egiten dugunak hasierako soinuaren antz handiagoa izan dezake agian; baina ez da berdina, tartean zazpi edo zortzi disko egon direlako eta orain une lasaiagoan gaudelako. Baina bai, baliteke hasieran jorratzen genuen rock klasikoagoaren zenbait soinu berreskuratu izana. 

G. ‘Para no ver el final’ disko berriko abestiek asmo adierazpenak diruditen testuak dituzte. Horietako batek ‘Me voy a dejar llevar’ du izenburu.

E. Egia da. Abestiak horretaz dihardu, uneoro borrokan ibiltzeari uzteaz, nahiz eta hori ezinezkoa den askorentzat. Gauzak lasaiago ikusteaz hitz egiten dute; eta gauzak diren bezalakoak badira, izan daitezela horrelakoak. Horri buruzko gogoeta da, soul eta rock tonuan. Gustuko abestia dut neure-neurea sentitzen dudalako; aitorpen modukoa da. Hitzek ez dute zertan autobiografikoak izan, baina zenbat eta zintzoagoa izan kontatzen duzun hori, interpretazioa biziagoa izango da. 

G. Abesti batzuek, ordean, tristura eta samintasun kutsua dute. Hori da M Clan-en soinuaren eragileetako bat?

E. Niri askozaz errazagoa egiten zait horretaz idaztea, pozik zaudenean ez duzulako abestirik idazten. Gainera, gizakion izaeragatik, jendea abesti tristeekin identifikatzen da baina ez alaiekin. Baina egia esan, diskoak badu kolore hori.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
DELTA TOUR
Errehabilitazioan sakontzeko, talde murtziarrak Nashvillen grabatutako ‘Delta’ albuma kaleratu du, Tarquek kasetei eta Kalifo... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago