ARTE ESZENIKOAK
Testua: Jonan Hernández

PLECS (ENFILAT)
MANOLO ALCÁNTARA
Plecs (Manolo Alcántara, Enfilat) Paperaren gainetik oinez
2012-02-03
Enfilat konpainiak zirkua, akrobaziak, antzerkia eta zuzeneko musika bat egin ditu, papera protagonista duen ikuskizunean.

Noizean behin perla txikiren bat aurkitzen dugu eszenatokietan. Bereziki originalak eta ederrak direlako harritzen duten ikuskizun horiek.

Horixe gertatzen da ‘Plecs’-ekin, antzerkiaren eta zirkuaren arteko erdibidean dagoen muntaia; poesia eszeniko eta zuzeneko musikaz (hau ere beren-beregi sortua) beterik datorren ikuskizuna. “Guztia espresuki sortua izan da. Ez dago aurrez existitzen zen ezer”, nabarmendu du obraren zuzendari Manolo Alcantarak, besteak beste Els Comediants konpainiarekin lan egin duen aktorea.

‘Plecs’ (‘pleguak’ katalanez) musikari, akrobata, ekilibrista eta aktore talde baten elkarlanaren emaitza da. Hortik sortu zen, adibidez, ‘kablepsidea’, aktore-akrobatek gainetik ibiltzeko erabiltzen duten tramankulua eta “kablearen eta elipsearen nahasketa” dena.

Eszenografiak beste osagai bat du: papera; aktoreek paperez egindako txirikordak erabiltzen dituzte akrobazietarako euskarritzat. “Paperaren ahuleziarekin jolasten dugu. Atzamarrez apur dezakezu baina behar bezala lotuta pertsona bat haren gainetik ibiltzeko besteko indarra izan dezake”, azaldu du Alcantarak. “Bizitza bezalakoa da; pertsona bat oso ahula eta oso indartsua izan daiteke aldi berean”.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
MANOLO ALCÁNTARA
Manolo Alcantararen konpainiak antzerkia eta zirkua uztartu dituen berezko lengoaia du, 'Rudo' estreinako lanean frogatu zuen... (gehiago irakurri)

Manolo Alcántara zirku ikuskizun desberdin batekin dator. Gizon zakar batek irudiak sortzen ditu egurrezko kutxak erabiliz, a... (gehiago irakurri)

DANTZERTI
Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Eskolak (Dantzerti) apirilaren 17tik maiatzaren 17ra irekita du 2024/2025 ikasturte... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago