MUSIKA

BELAKO + NAICA
"Belakok gehiago eskaintzen du zuzenean"
Belakoren pop-rock intentsu eta zenbaitetan dantzagarria Made in Euskadi musikaren ezusteko gozoetako bat izan zen 2012an. Laukoteak 'Eurie' izenburuko lehen albuma argitaratu du 2013an, taldearen lehen maketetako espirituari eutsiz, Cris Lizarraga abeslari eta tekla-jotzaileak dioenez.

Galdera. Diskoa grabatu hilabete batzuk pasatuta, zer nolako aho-gustua utzi dizue?

Erantzuna. Diskoa abuztuan grabatu genuen. Beste gitarra-jotzailea eta biok Erasmusera joan ginen eta azkenik hilabete batzuk geroago kaleratu dugu. Egia esn, oso gustura gaude emaitzarekin, distantzia handiarekin entzuten dugun arren.

G. Diskoa azken bi urteotan gertatu zaizkizuen gauzen emaitza da. Nolako bilakaera izan du taldeak?

E. Betidanik asko entseatu eta lan erritmo bizia eraman badugu ere, orain konpromiso handiagoa dugu eta serioago gaude. Izan ere, ondo pasatzen duten lagun taldea gara, baina konpromiso gehiagorekin.

G. Oraindik lagun-taldea zaretela diozu. Garrantzitsua da hori taldearentzat?

E. Oso garrantzitsua da abestiak ondo entseatu eta lantzea, baina baita elkarrekin afaltzera joatea ere. Batasunik ez badago, ez du ondo funtzionatzen eta hori eszenatokian nabaritzen da. Zaila da taldearen lana eta unibertsitate-ikasketak batera eramatea. Lo egiteko orduak kentzen dizkizu, baina konpentsatzen du.

G. Disko iluna dela esan duzue, baina argiunerik ere baduela dirudi. Kontu hori argituko diguzu?

E. Iluntasuna baino, argilun asko dituela esango nuke. Kontraste asko erabiltzen ditugu, abestiek etenaldiak eta puntu gorenak dituzte. Iluntasuna beti dago, baina ez litzateke bereiziko argirik ez balego.

G. Eta dantza egiteko uneak ere badaude. Nahita bilatzen dituzue?

E. Guretzat 80ko urteak oso garrantzitsuak dira eta postpunka oso dantzagarria da. Musika dantzagarria egiteko asmorik ez badugu ere, behin abestia bukatuta dantzagarria izan daitekeela konturatzen gara.

G. Nola liteke hainbeste eragin eta soinu desberdin sartzea disko bakar batean?

E. Beharbada denborarekin estilo zehatzagoa aurkituko dugu, baina oraingoz oso intuitiboa denez, guztiok antzeko musika entzun arren oso musika anitza delako, taldeak norabide desberdinak har ditzakeela gertatzen da.

G. Idazten dituzun testuak ere ildo horretatik joan daitezen saiatzen zara?

E Batzuetan behin abestiaren alde instrumentala sortuta idazten dut, eta hori ilustratzen saiatzen naiz. Orokorrean izaera anekdotikoa izaten dute, argilunik ere badute baina ez dago zertan hitzez hitz ulertu.

G. Nola aurkeztuko zenioke Belako oraindik zuzenean ikusi ez zaituzten pertsona bati?

E. Gure grabazioa gustukoa izan badu, zuzenean gehiago eskaini dezakegula uste dut. Kontzertua dinamikoa izaten da, ez da lineala eta mugiarazten dizu. Ez da ohiko musika, ‘retro’ samarra da baina bestelako musika entzuten duten 18 eta 21 urte bitarteko pertsona batzuen ikuskeraz hornitua.

 

 

 

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
SALA BBK
BBK ON STAGE zikloaren laugarren denboraldia Bilboko BBK Salara itzuliko da 2024ko martxoaren 23tik aurrera. Zikloaren laugar... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Maika Makovski (Palma de Mallorca, 1983) 'MKMK' bere zazpigarren diskoa aurkezten ari... (gehiago irakurri)
PAMPLONA/IRUÑA
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago