2023-05-31
Areatza Musik & Beer jaialdiaren beste edizio bat egingo da ekainaren 2an eta 3an. Rock&roll onena, artisau garagardoak eta Gorbeako Parke Naturalera sartzeko ataria den herri horretako paisaia batzen ditu festibalak.
Areatza Musik & Beer 2017an sortu zen blues-jaialdi gisa, nahiz eta bere ibilbidean zehar folk, rhythm & blues eta funk estiloei ere ateak ireki dizkien. Haren proposamena argia da: musika-programazio ona eskaintzea, beti zero kilometroko artisau-garagardo apartekin.
Gainera, gastronomiak protagonismo berezia izango du aurtengo edizioan; izan ere, larunbateko eguerdian azoka gastronomiko bat egingo da, ‘Jamonstruck’ edo ‘La Brasa’ bezalako Food Trucks-ekin eta ‘CrisLa Sweets’ (Durango), ‘Kaitxo’ (Balmaseda) eta ‘Ama Txo’ (Antzuolako gaztategia) bezalako ekoizleekin.
Egitarau musikala
Ostirala: Edgard Blues Trio , La Perra Blanco , Henrik Freischlader eta Eric Steckel.
Larunbata: Bob Wayne , Los Retros , Atraco , Komodor eta Basement Saints.
Segur aski asko interesatuko zaizu...