MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

FITO & FITIPALDIS
Isiltasunaren eta xuxurlaren nostalgia
Zortzi disko Platero y Tú-rekin eta sei Fitipaldis-ekin; horra Fito Cabrales rockero bilbotarraren ibilbideko mugarriak. Bakarkako proiektuan horizonte musikala handitu ahala, kantugile bikainaren ospea lortuz joan da. Orain, kanturik onenak errepasatuko ditu antzerkietan antolatutako bira honetan.

Fito & Fitipaldis-en birak 14 hiri bisitatuko ditu, ez gehiago eta ez gutxiago. Platero y Tú utzi ondoren bakarkako jardunean berebiziko bilakaera egin duen artista honek ohiko formatu zorrotzari eutsiko dio berriz ere, asfaltoarekiko gustuari eta errepika errazari. Azken bi biretan, milioi eta erdi pertsonak erosi zuten sarrera rockero bilbotarra ikusteko. Jendez betetako pabilioi haiek jarraitzaileen hurbiltasuna, distantzia laburreko intimitatea eta isiltasun eta xuxurlaren botere handia gogorarazi zizkioten.

Oholtza gainean, elektrizitate biziko eta lasaitasun akustikoko uneak txandakatuko ditu, rock and rolla swing, blues, boogie eta rockabillyaren ukituekin eta Marc Knopfler-en oihartzunekin uztartzen dituen errepertorio miragarria errepasatzeko. Carlos Raya, Javier Alzola, Joserra Senperena, Daniel Griffin eta Alejandro ‘Boli’ Climent musikarien laguntzaz eskainiko ditu bakarkako sei diskoetako doinurik onenak.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Fito Cabrales, Fito, azken hamarkadetako gaztelaniazko rockaren pertsonaia handieneta... (gehiago irakurri)
PARLA

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago