MUSIKA
Testua: Kmon

MUSIC LEGENDS FESTIVAL
Bbk Music Legends
BBK MUSIC LEGENDS FESTIVAL
Alan Parsons Live Project izango du bigarren kartelburutzat Bbk Music Legens jaialdiak
2022-02-16
2022ko ekainaren 24an eta 25ean egingo da Bilboko Udalak eta Bbk-k babestu, eta Dekker Events enpresak antolatutako jaialdiak.

BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FEST jaialdiak bosgarren edizio honetarako, Bilbon lehena, kartel osoa iragartzen du eta ALAN PARSONS LIVE PROJECT izango du bigarren kartelburutzat.

ALAN PARSONS, musikaren ikono ospetsua eta rock progresiboaren maisua, The Beatles, Pink Floyd, The Hollies eta The Wingsekin aritu da soinu-ingeniari lanetan, beste artista askoren artean. Grammy 1 irabazi du, 13 izendapen ditu eta hainbat sari, ia 70 disko atzean dituela, Alan Parsons Live Project-a ekarriko du LEGENDSera.

Alan Parsonsen iragarpenarekin bat egiten dute Londresko mitikoek, GIRLSCHOOL, hard rockaren eta heavy metalaren banderadunak. Batu dira ere WALTER TROUT bluesman estatubatuar handia, oraindik jardunean dagoen blues rock gitarra-jotzailerik onena izan daitekeena, SHIRLEY DAVIS artista britainiarra, jamaikar jatorrikoa, soularen diva berrietako bat dena bere The Silverbacks taldearekin, MAIKA MAKOVSKI mallorcarra, bere azken lan bikainarekin, “MKMK”, AEBn grabatua, rocka bere esentzia gorenean eta zuzeneko elektrikoarekin, ANARI euskal abeslari eta konpositorea, PJ Harvey edo Cat Power bezalako artistekin alderatu dena eta MIKEL RENTERIA & Walk On Project Band talde bilbotarra.

Artista hauek dagoeneko iragarri diren STATUS QUO, HAWKWIND eta PAUL CARRACK artistekin bat egingo dute.

Jaialdiaren azken edizioan, Voodoo Child Bar-ak izan zuen harrera bikaina dela eta, aurten ere gune honetako giro abegitsuaz gozatzeko aukera izango dugu, non, oraingoan, bertako eszenako banden, Micky & the Buzzen, Gonzalo Portugalen, Javi Stillsen & Co. eta Santiagoren eta Runaway Loversen, emanaldia izango dugun.

Alan Parsons Live Project izango du bigarren kartelburutzat Bbk Music Legens jaialdiak
Alan Parsons Live Project izango du bigarren kartelburutzat Bbk Music Legens jaialdiak

Segur aski asko interesatuko zaizu...
BBK MUSIC LEGENDS
BBK Bilbao Music Legends Fest jaialdiak Alan Parsons Live Projecten kontzertua bertan behera utziko duela iragarri du, Alan P... (gehiago irakurri)
BBK MUSIC LEGENDS
Ekainaren 5 eta 6 egunetan egitekoa zen Bbk Music Legens jaialdia bertan behera utzi eta 2021era arte atzeratu dute antolatza... (gehiago irakurri)
ALPHA BLONDY
Afrikako reggae-aren errege, Seydou Koné-k (Boli Kosta, 1953), Alpha Blondy bezala ezagunagoa denak, mezu erreibindikatiboz e... (gehiago irakurri)
VAN MORRISON
Sei Grammy, Brit bat eta 40tik gora bakarkako grabazio 1967tik. Van Morrisonek 'legenda' titulua bereganatzeko merituak egin ... (gehiago irakurri)
BBK MUSIC LEGENDS FESTIVAL
BILBAO
BEN HARPER
Ben Harper kaliforniarrak songwriter handiaren ospea lortu zuen jatorrizko musikari gaurkotasuna eranstean. Charlie Musselwhi... (gehiago irakurri)
SEE YOU ON THE ROAD TOUR
‘Luka’-rekin 1987an nazioarteko panorama astindu zuen Suzanne Vega kantautore estatubatuarrak ez du arrakasta bilatzen, kantu... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago