ARTE ESZENIKOAK

ZORIONAK MARIMOTOTS, PORROTX ETA MARIMOTOTS
Zorionak Marimotots, Porrotx eta Marimotots

Porrotx Marimototsekin elkartuko da parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin.

Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria.

Marimototsek gordeak ditu amak emandako haziak, parkeko landare eta lore magiko guztienak. Gaurkoa egun aproposa da denok elkarrekin hazi horiek ereiteko... mundu berri bat sortzera goaz!

 

Oharra: haurrentzako ekitaldietarako gonbidapenak lortzeko, aldez aurretik izena eman beharko da ikuskizuna izango den kultur zentroko posta elektronikoaren bidez (gehienez 4 gonbidapen). aietekulturetxea@donostia.eus

Izena emateko epea ekitaldia baino 5 egun lehenago irekiko da eta gonbidapenak jarduera hasi baino ordu erdi lehenago jaso ahal izango dira.

Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ximun Fuchs aktore baxenabartarra buru duen Axut konpainia arras interesgarriak euska... (gehiago irakurri)
AZPEITIA BARAKALDO ELORRIO
BAD Bilbao Jaialdiak XXIII. edizioa egingo du urriaren 10etik 24ra. Bi astez, arte eszenikoetako joera berriak landu, eta mus... (gehiago irakurri)
‘Kutsidazu bidea Ixabel’, euskarazko eleberririk arrakastatsu eta dibertigarrienetakoa, musikal bihurtuta datorkigu. Umorea, ... (gehiago irakurri)
IRATXE ANSA
Metamorphosis Dance Iratxe Ansa bilbotarraren (2020ko Dantza Sari Nazionala) eta Igor Bacovich italiarraren proiektua da, arr... (gehiago irakurri)
BAD Bilbao Jaialdiak XXIII. edizioa egingo du urriaren 10etik 24ra. Bi astez, arte eszenikoetako joera berriak landu, eta mus... (gehiago irakurri)
BAD Bilbao Jaialdiak XXIII. edizioa egingo du urriaren 10etik 24ra. Bi astez, arte eszenikoetako joera berriak landu, eta mus... (gehiago irakurri)
BAD Bilbao Jaialdiak XXIII. edizioa egingo du urriaren 10etik 24ra. Bi astez, arte eszenikoetako joera berriak landu, eta mus... (gehiago irakurri)
Ikuskizunaren datak
11
Azaroa
Osteguna
Aiete K.E.
18:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago