LORALDIA

Arriaga Antzokiak programazio berri modernoa eta sortzailea eskainiko du Calixto Bieitoren eskutik, munduari eta bertako eszenari begira egongo dena
2016-11-07
Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea, Calixto Bieitorekin batera agertu da 2017ko urtarriletik ekainerako egitarauaren aurkezpenean. Hainbat ikuskizunek ospatuko dute Claudio Monteverdi konposatzaile handiaren jaiotzaren 450. urteurrena eta azpimarragarriena Arriaga Antzokiaren denboraldiko ekoizpen propio nagusia izango den Orfeo da.
Declan Donnellan, Romeo Castellucci edo Simon Stone bezalako mundu mailako antzerki zuzendariek euren lanak aurkeztuko dituzte.
Josep María Flotats, Adolfo Fernández, Blanca Portillo, Hector Alterio, Mario Gas, Nuria Espert, Ramón Barea, Lluis Pasqual… antzerki programazioko figura azpimarragarriak izango dira.
Lehen mailako dantza egongo da, Ballet National de Marseille, Dresden Frankfurt Dance Company, Martha Graham Dance Company eta Compagnie Marie Chouinard talde ospetsuen ikuskizun hunkigarriekin.
War Requiem opera eszenaratuko da, Benjamin Brittenen gerraren aurkako alegatu ikusgarria, Calixto Bieitok zuzendua eta orain arte Suitzan eta Norvegian baino aurkeztu ez dena, arrakasta handia lortuz.
Juanjo Menak zuzendutako BBC Philarmonic orkestra, James Rhodes piano jolea eta Brooklyn Rider laukotearekin ariko den Anne Sofie Von Otter abeslaria daude kontzertuak eskainiko dituztenen artean.
Patxo Telleriaren eta Mikel Martínezen Ez dok hiru lan berriaren ERABATEKO ESTREINALDIA eta duela gutxi Parisen antzeztu den Jean Pitrau Pastoralean oinarritutako Ohiberritze ikuskizuna jasoko dira. 

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Umorearen maisuak, Los Morancos bikotea lau urteko ibilbidea ospatzen ari da bere une... (gehiago irakurri)
CEUTA MÁLAGA RONDA ALMERÍA PALMA DE MALL...
ZIRKOZAURRE
Bilboko itsasadarraren ertzean, Zirkozaurre zirkuko arteen gunea genero hori landu eta zabaltzeko laborategi bihurtu da. 'Kob... (gehiago irakurri)
JON PLAZAOLA
Jon Plazaola jatorrira itzuli da 'Tu-Tum Platz!' saioan. Eszenatokietan bi hamarkada baino gehiago egin dituela, umorezko bak... (gehiago irakurri)
‘Burgos-New York-Dantz’ ikuskizunak 'Burgos-New York-Cicbuny' lehiaketan sartitutako lau dantza-pieza bildu ditu. 'NODO' (Cam... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago