ARTE ESZENIKOAK

NO PARES (SIGUE, SIGUE)
No pares (sigue, sigue)

Sergi Caseroren No pares (sigue, sigue) performanceak spinninga eta hitzaldi performatiboa uztartzen ditu, era horretan auzitan jarri nahian ahaleginaren eta norberaren betiereko hobekuntzaren aginduak, turbokapitalismoaren berezkoak direnak; hala, umoreaz baliatzen da kontakizun meritokratikoen atzean ezkutatzen diren errua nahiz norberaren kontrako zigorra ezagutzera emateko.

Spinning-eskola baten eta konferentzia performatibo baten arteko erdibidean, pedalei etengabe eragiteko zurrunbiloan harrapatutako Sisifo moderno modura aurkezten da. Performancea buklean errepikatzen da, itzuli bakoitzean bere burua hobetu nahian, hurrengo maila, aitortza eta arrakasta, beti urruti daudenak, erdiesteko. Giro entusiastarekin eta merengue house musikaz lagundua, ikusleak pixkanaka limurtuko dituzte eldarnio autoesplotatzaile honetan parte har dezaten.

Denbora eta narratiba neoliberalak gure gorputzekin ez direla bateragarriak agerian uztetik haratago, performanceak estrategiak proposatzen ditu produktibitatearen inertzia eta haren limurtze-mekanismoak kolektiboki hautsi ahal izateko.

Jatorrizko ideia: Sergi Casero. Zuzendaritza: Sergi Casero, Mònica Molins. Dramaturgia-laguntza: Markos Goikolea.Argiztapen-diseinua: Miguel Ruz. Soinu-diseinua: Guillem Rodríguez. Jantzien diseinua: Sara Clemente. Egonaldiak: Matadero Residency Centre (Madril), L'Infinita (L'Hospitalet del Llobregat), Centrale Fies (Dro, Italia), Fabrica de Creació Fabra i Coats (Bartzelona). Laguntza eta eskerrak: Amsterdan fonds vor den Kunst, Opera Estate, Centrale Fies.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
ETBko 'Go!azen' telesailak hamaikagarren denboraldia beteko du, eta, horrekin batera,... (gehiago irakurri)
BALMASEDA EIBAR SANTURTZI MUNGIA BASAURI...
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN BILBAO
Ikuskizunaren datak
Martxoa
Larunbata
Victoria Eugenia Club
16:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago