ARTE ESZENIKOAK

LA JÁCARA DE LOS CUERPOS IMPOSIBLES
La Jácara de los cuerpos imposibles

La Jácara de los cuerpos imposibles bertso, dantza eta poesia birtualezko kabaret sikaliptikoa da, Alberto Velascok zuzendutakoa.

La Jácara de los cuerpos imposibles Espainiako Urrezko Mendeko genero-performatibitateaz mintzatzen da; iraganaren eta etorkizunaren arteko zubi bat da. Emozioak eta gorputzak lotzen ditu; haien gainean noizbait esan zuten ezinezkoak zirela, ez zirela existitzen, animalia mitologikoak zirela, eta, halere, zure aurrean daude gaur. Arnasten dute. Dantzatzen dira. Askeak dira. Ikuskizunak bertsotan goraipatzen du aniztasuna, eta arauaren itzalak distirarazten ditu. «Ez dira beti harenak izan behar istorioa eta luma» (Lope de Vega).

Jácara Espainiako Urrezko Mendeko komedien ekitaldiartean antzezten ziren genero satirikoetako bat zen, eta oso hedatua zegoen. Pertsonaiak gaizkileak, pikaroak, txuloak, harroputzak eta hanparen munduko jendea izaten ziren. Jatorriz, jácara ez zen genero dramatikoa zentzu hertsian, baizik eta poesia kantatua eta, batzuetan, dantzatua; mundu guztiak ezagutzen zituen, eta oso errotuak zeuden herritarren artean. Dantzaldia hasi aurretik, ikusleek jácara! oihukatuz eskatzen zuten antzerki-jaiaren jarraipena.

Jatorrizko ideia, zuzendari artistikoa, koreografia: Alberto Velasco. Dramaturgia: Ruth Rubio. Antzezleak: Alberto Velasco, Lucia Arestegui, Joan Galo. Bertso maistra: Nieves Soria. Zuzendari laguntzailea: Carla R. Cabané. Musika: Fernando Nequecaur. Argiztapena: Bela Nagy. Jantziak: Sara Sánchez de La Morena. Proiektu-kudeatzailea: Elena Martínez. Diseinua: Laura Velasco. Argazkilaritza: Dominik Valvo.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
ETBko 'Go!azen' telesailak hamaikagarren denboraldia beteko du, eta, horrekin batera,... (gehiago irakurri)
BALMASEDA EIBAR SANTURTZI MUNGIA BASAURI...
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN BILBAO
Ikuskizunaren datak
Martxoa
Astelehena
Main Theatre
18:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago