ARTE ESZENIKOAK

HUMOR NEGRA
Humor negra

Asaari Bibang-en eskutik, Humor negra komedia show bat baino gehiago da; asmoen adierazpen bat da.

Bakarrizketa antirrazista eta afrofeminista honetan, umoreaz baliatuta, Asaari gai da itzulinguruka ibili gabe hitz egiteko Espainian emakume beltza eta migratzailea izatearen berezitasunez. Artistak topikoen, aurreiritzien eta estereotipoen ispiluaren aurrean jartzera behartzen du ikuslea, eta, aldi berean, gonbidatu egiten gaitu bidelagun izatera estereotipoak desegiteko bidaia horretan. Horretarako, errealitatera jaitsarazten gaitu oso ikuskizun dinamiko batekin, non gai hauek ukitzen diren: salbatzaile zuriaren sindromea, errepresentazioaren garrantzia, ?beltz bakarra?, arrazarteko bikoteak, eta emakume beltzaren hipersexualizazioa imajinario kolektiboan. Bakarrizketa honetan, Asaari Bibangek jarrera lotsagabe eta erraietako batez eramaten gaitu barre egiten dugun bitartean pentsatzera, pentsatzen dugun bitartean barre egitera.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ikuskizunaren datak
Apirila
Asteazkena
Théâtre Principal
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago