ARTE ESZENIKOAK

HASTA EL ULTIMO BAILE
Hasta el último baile

Eva Guerrero konpainiaren Hasta el último baile zuzeneko musikaz girotutako dantza-ikuskizuna da, denboraren iragaitea, gorputzaren eraldaketa, absentziak eta oroitzapenak dituena hizpide. 

Hasta el último baile fikziozko autobiografia da: "Nola gordetzen dira oroitzapenak gorputzean? Zer forma ematen dizkidate dagoeneko hemen ez dauden pertsonek? Zer eraldaketa izaten ditu nire gorputzak denbora igaro ahala? Zure baitako zer dago niregan? Dantza eta musika protagonista direla, oroitzapenetatik, beste pertsona batzuen ahotsetatik eta iraganeko melodietatik abiatuta, nahaspilatutako istorio bat kontatzen dugu, autobiografia apur batekin eta fikzio apur batekin, eta hor guztia nahasten da, zahartzaroari, gorputzari, gorputzean geratu eta bera eraldatzen duten lorratz guztiei eta dantzak belaunaldi ezberdinak batzeko duen ahalmenari buruz gogoeta egiteko. Hasta el último baile topaketa eta, aldi berean, agurra da, gorputz asko dira gorputz bakarrean, gure oraina eraldatzen duten beste pertsona batzuen ahotsak dira, honaino ekarri gaituztenen memoria da". 

Zuzendaritza, koreografia, argazkiak: Eva Guerrero. Interpretazioa, koreografia: Aiala Etxegarai. Konposizio musikala, interpretazioa: Yolanda Bustillo, Amaia Santamaría. Testuak: sorkuntza kolektiboa. Laguntzailea: Andrés Corchero. Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia. Eszenografiaren diseinua: Silvia Corral. Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia, Edu Berja. Diseinu grafikoa: Iñaki Landa. Ekoizpena: Jemima Cano. Komunikazioa: Eider Zaballa ? DOOS Colectivo. Banaketa: Teresa Sala. Lankidetza: Arriaga Antzokia. Laguntzaileak: Legamia ? Errenteria, San Agustin Kulturgunea-Durango, Social Antzokia-Basauri, Kurtzio Kultur Etxea-Sopela, Coliseo Eibar, Meatzari Aretoa y Espacio Punto de Fuga. Esker onak: Laura Costa, Josu Lekanda, Iria Losada, Abuela Juana Torres, Regina Salazar-Residencia Conde de Aresti, red BIZAN eta hainbeste kontatzeagatik elkarrizketatu dituzten guztiei: Coro, Manuel, Alejandro, Adela, Lourdes, Molli, nire ama, Basi, Antonia, Celia, Tere, Tina, Lurdes, Nekane?


Segur aski asko interesatuko zaizu...
SANTURTZI DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
ETBko 'Go!azen' telesailak hamaikagarren denboraldia beteko du, eta, horrekin batera,... (gehiago irakurri)
BALMASEDA EIBAR SANTURTZI MUNGIA BASAURI...
Ikuskizunaren datak
Martxoa
Asteazkena
Gazteszena (Egia)
11:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago