ARTE ESZENIKOAK

Ballet T egunak

Ballet T egitasmoa 2007an abiatu zuten Malandain Ballet Biarritzek eta Victoria Eugenia Antzokiak Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko kultur lankidetza eta lan koreografikoa sustatzeko eta dantza arloko formazioan eta publiko berrien bilaketan eragiteko.

Programa horretan urtean zehar egiten den lanaren erakusleiho izan nahi dute iaz abian jarri ziren Ballet T egunak jardunaldiek. Aurten urriaren 16tik 20ra egingo dira eta egitarau oparoa du:

  • Eskolei zuzendutako Itsas-laminak proiektua, dantza ikasleei hurbildu eta ingurumena zaintzeko beharraz ohartaraztea helburu duena.
  • Sirènes dantza emanaldia Martin Harrigue eta Malandain Ballet Biarritzen eskutik.
  • So.K konpainiaren G.E.S.S. kaleko dantza saioa.
  • Jesús Rubio Gamoren Gran Bolero dantza ikuskizuna.
  • Dantza tailerrak.
  • Klima-aldaketari aurre!!!  erakusketa.
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago