ARTEA

UTZI AZALARI
Utzi azalari

Igor Leturiak euskaraz aurkeztutako solasaldian Ainara Azpiazuren (Hernani, 1980) Utzi azalari (Dobera Euskara Elkartea, 2022) komikiaz hitz egingo dugu. Egilea bertan izango da.

Ainara Azpiazu, Axpi, euskal ilustratzaile, muralgile eta komikigilea da. Soziologian lizentziatu zen eta gero Arte Ederrak ikasi zituen. Besteak beste, Berria, Hernaniko Kronika, Xabiroi, Irrien lagunak, eta Gararen Gaur8 gehigarrian kaleratu ditu binetak. Ilustratzaile gisa hainbat liburu eta argitalpen plazaratu ditu dagoeneko. Hauen artean daude Maddiren ametsak, Printzesa Pixontzia, Lau lagun, Betaurrekoak hozkailuan... Komikigintzan, paperean zein euskarri digitaletan aritzen da. Tupust! Kolektiboko sortzaile eta kideetako bat da eta kolektiboak kaleratutako bi komiki-liburuetan hartu du parte.

Maialen Lujanbiok 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian botatako kartzelako bertsoen inguruko nobela grafikoa da Utzi azalari. Emakume trans bat da protagonista eta azaletik landu du gaia Axpik, irakurleengan hausnarketa sakona eragiteko.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Erotismoa eta manipulazioa, collagearen bidez. Kultur Etxeko komunetan. (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Proiektu honek Barrokoaren eta Ilustrazioaren artean (1700-1815) ehungintzaren alorre... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
13
Maiatza
Asteartea
Intxaurrondo K.E.
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago