ARTEA

TXERRA RODRIGUEZ: PRESENTACIÓN DEL LIBRO"SUTONDOKO KONTUAK"
TXERRA RODRIGUEZ:"SUTONDOKO KONTUAK"LIBURU BERRIAREN AURKEZPENA
Aurkezpen ekitaldiakTxerra Rodriguez: “Sutondoko kontuak” liburu berriaren aurkezpena
Eguna/Ordua
2015/11/23
astelehena
19:00

Txerra Rodriguezek Emuneko hizkuntza aholkulari legez egiten du lan, ahaztu barik soziolinguistika teorikoa eta, batez ere, soziolinguistika horren dibulgazioa. “Sutondoko kontuak” bere lehen liburua aurkeztuko digu: “Txatalez osatutako liburua duzu hauxe, irakurle. Sutondoetan izaten diren elkarrizketen antzera, anabasa nagusi dela ematen du orri hauetan. Hala ere, dena hari ikusezin batek lotzen du: soziolinguistikak eta haren dibulgazioak. Izan ere, soziolinguistikaren erpinetatik edan, digeritu eta zuei botatakoak dira berba hauek guztiak. Istorioak txirikordatzen dira liburuan, batzuetan umore beltzetik, beste batzuetan gordinetik. Josi eta jostatzen. Utopiatik errealitate gordinera, ametsetik ezintasunera maiz. Baina ilusioak eta kemenak blaitzen dituzte liburu honen istorioak. Liburuan, gainera, ez dago disimulurik. Sutondoko lapikoetan zer dagoen argi erakutsi nahi izan du egileak, bere ikuspuntua argi utzi du, han eta hemen egin dituen lapurretetan, baita berak esandakoetan ere. Sutondora batu eta supazterrera arrimatu, su berriak pizten eta su zaharrak mantentzen. Garenaren eta izan nahi dugunaren arteko amildegian zorrotz. Berbatik berbara saltoka adarrik adar, baina euskaltasun berriaren enborrari lotuta”.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Erotismoa eta manipulazioa, collagearen bidez. Kultur Etxeko komunetan. (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Astearen baitan, aurtengo Euskadi Fantastikoa erakusketan Mai Egurza (1986-2025) ilustratzaile eta komi... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Astearen baitan, Hyakki yagy?: Ehun deabruen gaueko desfilea izeneko erakusketa Fuego Fatuo Arten sortz... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Finalmente soy yo: mi noche oscura del alma liburuaren 2. argitalpen zuzendu eta handituaren aurkezpena, Gemma Díez Rodríguez egilearen eskutik. ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago