ARTEA

Sistemen diseinua: ULM Eskola eta BRAUNen diseinua

Objektu aukeraketa anitz baten bidez, horietako asko gure bizitzetan oso presente egon direnak, erakusketak Hochschule für Gestaltung Ulm-eko (Ulm-eko Diseinu Goi Eskola) metodologia erakutsi eta aztertzen du. Eskola 1953an zabaldu zen hiru pertsona hauen zuzendaritzapean: Max Bill margolari eta arkitektoa, Otl Aicher diseinatzaile eta eskultorea, eta Inge Scholl ekintzaile politiko eta kulturala. Ulm-eko eskolak Weimar-eko, Dessau-ko eta Berlingo Bauhaus eskolaren jarraitutasuna eta garapena ordezkatu zuen. 1955 eta 1960 artean Braun enpresak, Dieter Ramsen zuzendaritza artistikopean, Ulm-eko Eskolarekin lankidetzan aritu zen proposamen estetikoa XXI. mendeko diseinura eramango zuen produktu batzuen diseinuan.

Komisarioak: Guillermo Zuaznabar, Neus Moyano.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago