ARTEA

MAURIZIA, BIZIMINAREN HOTSA
Maurizia, biziminaren hotsa

Igor Leturiak euskaraz aurkeztutako solasaldian Garbiñe Ubedak (Ibarra, 1967) idatziriko eta Ekaitz Agirre Garlukek (Donostia, 1979) marrazturiko Maurizia, biziminaren hotsa (Euskal Herriko Ikastolak; Euskal Herriko Trikitrixa Elkartea, 2025) komikiaz hitz egingo dute. Egileak bertan izango dira.

Garbiñe Ubeda kazetari, diseinatzaile eta idazlea da. 1995ean hasi zen bere lanak argitaratzen eta hortik aurrera idatzi ugari eskaini dizkigu: saiakerak, gazte eta helduentzako eleberriak, gidoiak...

Ekaitz Agirre Garluken lan nagusiak komikiaren munduarekin lotuta daude, bai marrazkilari moduan, bai kolorista lanetan. Egunkari eta aldizkari askotan kolaboratu du; besteak beste, Ikastolen Elkarteak argitaratzen duen Xabiroi aldizkarian.

2022ko abenduko Xabiroi aldizkariaren 66. zenbakian Garbiñe Ubedaren gidoiaz eta Garluken irudiekin komiki sail berri bati hasiera eman zioten: Maurizia, biziminaren hotsa, Maurizia Aldeiturriaga panderojolearen bizitzari buruzko lana. Aldizkaria 3 hilabetean behin argitaratzen denez, azken atala eta albuma 2025 urtean argitaratu da. Trikitixa elkartearekin lankidetzan burutu da egitasmo hau.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Erotismoa eta manipulazioa, collagearen bidez. Kultur Etxeko komunetan. (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Gabriela Cendoyak STM-GCBC argazki-liburuen bildumako hainbat piezekin bookjockey sai... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Hitzaldi ziklo honetan hainbat adituk historiari eta arteari buruzko gaietan sakontze... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Nodos Germinales liburuak XX. mendeko azken hamarkadan artearen sistemak izandako bil... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Natalia Suárez da Artea abian proiektuaren seigarren edizioan parte hartuko duen arti... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ylenia Benitok gidatutako gaztelaniazko literatur solasaldia Amélie Nothomb idazleare... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
18
Azaroa
Asteartea
Intxaurrondo K.E.
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago