ARTEA

Literatur solasaldia: Navidad con Charles Dickens, Slawka Grabowska

Gau magikoa izango da: denboran zehar bidaiatuko dugu, gaur ezagutzen dugun Eguberria nola sortu zen ikusteko. Londres viktoriarra bisitatuko dugu; garai hartan, Charles Dickensek, askok ez dakigun arren, erlijiozko festa bat herriko eta familiako jai, baita ekitaldi komertziala ere, bihurtzen lagundu zuen. Izan ere, “Gabonetako ipuina” 1843an argitaratzeak lagundu zion festari “Gabonetako espiritua” ematen: errukitasuna, bake mina eta lagun hurkoari laguntzeko nahia. Besteei laguntzeko jarrera erlijiotik harago joatea lortu zuen Dickensek.

Alabaina, idazlea hain maiteminduta zegoen urtaro horretaz, non gaur egun tradizioa osatzen duten ohitura arruntagoak ere zabaldu zituen bere idazkien bidez. Bob Cratchit-en familiak eta Ebenezer Scrooge-k, beren Gabonetako afarian, tradiziozko menu bat prestatu zuten, konturatu gabe kopiatzen jarraitzen duguna.

Dinamizatzailea: Slawka Grabowska.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago