ARTEA

Hello, Robot. Diseinua gizakia eta makinaren artean

Egun hiri europar ezberdinetan ibilbidea egiten ari den erakusketak robotek gure egunerokoan duten presentzia erakusten du, eta diseinuak duen rol erabakiorra. Objektu aukeraketa zabal baten bidez erakusten da zein esparrutara iritsi diren robotak, eta non egongo diren, epe laburrean, gisa honetako diseinua duten objektuak.

Hello, Robot-ek aztertzen du gure harremana teknologia berriekin eta, aipatzen ditu horiek sortzen dituzten aukerak eta erronkak; hala, norbanako bezala nola gizarte bezela aurre egin beharrekoak. Agerian jartzen ditu gaur egun sortzen ari diren galdera etiko eta politikoak robotikan gertatzen ari diren aurrerapen teknologikoen harira, eta erakusten ditu galdera horien erantzunek maiz izaten dituzten kontraesanak.

Komisarioa: Amelie Klein

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago