Haur-literaturan murgildu nahi duten helduei zuzendutako irakurketa kluba,Imanol Mercero bitartekariarekin.
Familiek, irakasleek eta haur-literaturan interesa duen edonork aukera izango du haur-literaturako obra eta egileetara ikuspegi kritiko eta partekatu batetik hurbiltzeko, eta haien gaiak, baliabideak eta gako literarioak sakonago ezagutzeko.
Urrian egingo den saioan, Bernardo Atxagak haur-literaturan egindako lehen urratsetara hurbilduko gara. Bere lehenengo lanetako batzuk aztertuko ditugu, besteak beste, Chuck Aranberri dentista baten etxean, Txitoen istorioa eta Sugeak txoriari begiratzen dionean liburuak izango ditugu aztergai bere ibilbideko etapa hori hobeto ezagutzeko eta nola hasi zen bere literatura-unibertso berezia eraikitzen ikusteko.
Irakurri, solasean aritu eta haur-literatura deskubritzeko aukera, literatura-arlo honetan interesa duten beste pertsona batzuekin batera.
55 urtetik gorakoentzako bisita gidatua. XIX. eta XX. mendeen artean Euskal Herrian bizi izan zen modernizazio-prozesua azaltzen duen erakusketa ... (gehiago irakurri)
Luxuzko artearen merkatuak Berpizkunde garaian izan zuen gorakada aztertuko du Redondok, gorteen eta merkatarien prestigioak bultzatuta. Nazioart... (gehiago irakurri)
150 urte bete dira aurten Indalezio Bizkarrondo, Bilintx, hil zela. Zenbaki borobil horrek aukera eskaintzen du seguruenik Donostiak izan duen be... (gehiago irakurri)
55 urtetik gorakoentzako bisita gidatua erakusketa iraunkorrera, kasu honetan, Aztarnak Oroimenean atalera, non Euskal Herriko historia errepasat... (gehiago irakurri)
Liban/guerre (47?; Rania Stephan, 2006) eta A drone story (10?; Laura Menassa, 2024) lanen proiekzioa egongo da eta, ondoren, solasaldia, Margau... (gehiago irakurri)
Irudia habitatzea. Erresistentzia-egunkariak instalaziora bisita egingo dute Palmira Sabaté komisarioak eta Ekhiñe Urra Unanua EQZEko ikasleak.
... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
15
Urria Osteguna Haur Liburutegi Nagusia 17:30 H Donostia-San Sebastián Mapa erakutsi